Uztaileko eta abuztuko 12x12 barne argazki lehiaketako saridunak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko ira. 6a, 11:56
Udako oporraldia amaitu da, eta bueltan da Azpeitiko Argazki Elkartea. Hala, uztaileko eta abuztuko 12x12 barne lehiaketako argazkiak izan dituzte aztergai azken egunetan. Jasotako irudi guztiak ikusi eta balorazioak egin ondoren, honakoak izan dira emaitzak: \ \ Uztailean 'teknologia' izan zen gaia, eta Iñaki Etxenagusia izan da irabazlea. Bigarren sailkatua Iñaki Aranburu izan da eta Juan Mari Ibarzabal hirugarrena. \ \ Abuztuko gaia 'baserri giroa' izan zen, eta Alberto Belokiren argazkia izan da irabazlea. Juan Mari Ibarzabal eta Mikel Cagigal sailkatu dira bigarren, eta Iñigo Olarte hirugarren.\ \ Argazki guztiak ikusgai daude Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean, honako lotura honetan: http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/albisteak