Argazki Elkartearen barne lehiaketen erakusketa ikusgai, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko uzt. 1a, 11:17
Zabalik da Azpeitiko Argazki Elkartearen barne lehiaketen inguruko 3. argazki erakusketa, Sanagustin kulturgunean \ \ Barne lehiaketan, Argazki Elkarteko parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.\ \ Kasu honetan, Sanagustinera gerturatzen den herritar orok 2015ko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango ditu. Erakusketa uztailaren 15a arte egongo da ikusgai.