Banatu dituzte XXXIX. Udaberriko Argazki Rallyko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko mai. 3a, 10:03
Joan den zapatuan, apirilak 30, egin zuten XXXIX. Udaberriko Argazki Rallyko sari banaketa, Burdinbidearen Euskal Museoan. Sariak banatu aurretik, Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi zuten. \ \ Aurtengo Rallya Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kide zen Joxean Zabalaren omenez egin da eta Zabala gogoan izan zuten sari banaketan. Elkarteko kidea zenaren oroimenez bideo bat ikusi zuten eta bere emaztea izan zen sariak banatzearen arduraduna. \ \ IƱaki Etxenagusiaren argazki bilduma izan da Udaberriko Argazki Rallyko irabazlea. Bigarren saria Angel Olabarriak lortu du eta hirugarrena Igor Froilanek. Lehen azpeitiarraren saria, aldiz, Valen Garciak eskuratu du. Aurtengo edizioan, 80 lagunek hartu zuten parte, 72 helduk eta zortzi gaztetxok. \ \ Sarituen argazkiak Azpeitiko Argazki Elkartearen web orrian dituzue, honako lotura honetan: \ http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/669-2016ko-udaberri-rallyko-irabazleen-sari-banaketa