Zabalik da Argizaiola 2015 argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko api. 11a, 10:56
Zapatuan, apirilak 9, ireki zen Argizaiola 2015 argazki lehiaketako erakusketa Betharram aretoan. Euskal Herriko Argazki Federakuntzak antolatzen duen leihaketa da Argizaiola, \"argazki lehiaketen artean txapelduna\" argazkilari askoren esanetan. Bertara irudi bat aurkezteko lehenik aurreko urtean zehar argazki elkarte ezberdinek antolatutako leihaketaren bat irabazi behar da. \ \ Lehiaketara aurkeztutako 26 argazkilariren irudia ikusi ahal dira erakusketan eta apirilaren 21era arte izango da zabalik.