VII. Gau-Txori Argazki Rallyko sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko mar. 21a, 13:54
Pasatu den zapatuan banatu zituzten VII. Gau-Txori argazki rallyko sariak, Sanagustin kulturgunean. Sari banaketaren aurretik rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen. Aurtengo edizioko saridunek Mikel Sanjuan artisau azpeitiarrak eginiko garaikurra eskuratu zuten, sari ederra eta originala. Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean dituzue sari banaketako argazkiak. \ \ Otsailaren 27an izan zen aurtengo Gaun-Txori Argazki Rallya eta Javier Lopezen argazki bildumak irabazi zuen lehiaketa. Iñaki Etxenagusiaren bilduma izan zen bigarren sailkatua eta Juan Mari Ibarzabalena hirugarrena. Azpeitiko lehen sailkatuaren saria, aldiz, Iñigo Olartek jaso zuen.