Igor Froilanek irabazi du Sokamuturra 2016 Sari Herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko mar. 21a, 13:41

Azken bi asteetan Sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu diren ikusleek beraientzat argazki onena zein den bozkatu ahal izan dute. Igor Froilanen argazkiak lortu ditu bozka gehien, beraz Froilan da Sokamuturra 2016 Sari Herrikoiaren irabazlea.

Martxoaren 5ean ireki zuten erakusketa eta irekiera ekitaldian banatu zituzten Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren sariak.