Xanti Elias, Sokamuturra 2016 argazki lehiaketako irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko mar. 1a, 13:51

Xanti Eliasek irabazi du karnabaletako sokamuturreko argazki lehiaketa. Bigarren sailkatu da Iñaki Etxenagusia eta hirugarren Igor Froilan. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira martxoaren 5etik aurrera Betharrameko aretoan.

Azpeitiko Argazki Elkarteak jakinarazi ditu XXXVII. Imanol Elias Sokamuturreko argazki lehiaketako irabazleak. Xanti Eliasen Hegan argazkia izan da aurtengo irabazlea. Iñaki Etxenagusiaren Pasea argazkia izan da bigarren sailkatua. Lapatx Itxi 1 argazkiarekin hirugarren sailkatu da Igor Froilan. Inauterietako jai giroari buruzko argazki onena Iñaki Etxenagusiaren Jele Jele izan da. 

Hemen sarituak izan diren argazkilari guztiak: 

1. Xanti Elias - Hegan - 365 euro eta garaikurra

2. Iñaki Etxenagusia - Pasea  - 235 euro eta garaikurra

3. Igor Froilan - Lapatx Itxi 1 - 200 euro eta garaikurra

4. Aitor Gonzalez - Arriskuarekin jolasean - 120 euro

5. Javier Yarnoz - El pastor - 80 euro

Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Iñaki Etxenagusia -  Jele Jele argazkiarekin - 150 euro eta garaikurra

Urtero moduan, sokamuturreko argazki lehiaketara aurkeztutako irudi guztien erakusketa zabalduko dute. Martxoaren 5ean, zapatua, irekiko dute erakusketa eta bertan egingo da sari banaketa.