Azaroaren 1ean izango da Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2015ko urr. 14a, 09:49
Urteroko moduan, datorren azaroaren 1ean izango da Mendiko XX. eta Udazkeneko XXVI. Argazki Rallya. Rally hori Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatzen dute.\ \ Izen-ematea, rallyko egunean bertan egin beharko da, 09:00etatik 09:30era bitartean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Telefonikako eraikin zaharrean). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan. Izen ematen duten helduek bost euro ordaindu beharko dute parte hartzeko eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.\ \ Rallyari buruzko informazio guztia eta oinarriak gure webgunean dituzue. Animatu eta parte hartu rallyan!\ \ Informazio gehiago, hemen: http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/563-mendiko-xx-eta-udazkeneko-xxvi-argazki-rallya