Alberto Belokiren Alemaniako tximeletak irabazi du ekaineko argazki erronka

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2015ko uzt. 3a, 11:03
Atzo gauean ekaineko erronkako proiekzioa egin genuen elkartean eta xomorro asko gerturatu ziren. Aurreko astean, Belle Epoque garaian izan ginen eta oraingoan, aldiz, inguruko mamorroak izan ditugu ikusgai. Aurkeztu diren argazki denak ikusirik, gure inguru honetan xomorro bat baino gehiago dagoela ikus daiteke.\ \ Aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, Alemaniako tximeleta bat izan irabazlea. Ondorengo argazkilarien argazkiak sailkatu dira lehen hiru postuetan: 1. Alberto Beloki, 2.- Mikel Cagigal eta 3.- Juan Mari Ibarzabal.\ \ Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia.