Valen Garciak bigarren postua eta argazki onenaren saria eskuratu ditu Zarauzko argazki rallyan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2015ko eka. 8a, 13:05

Azpeitiko Argazki Elkarteko argazkilariek euren trebetasunak erakusten jarraitzen dute argazki rallyetan. Oraingoan Zarautzen izan zen argazki rallya eta elkarteko Valen Garciak bigarren postua lortzeaz gain, rallyko argazki onenaren saria ere eskuratu zuen. Gainera, rallyan parte hartu zuten hainbat azpeitiarrek lortu zituzten emaitza onak. 

Hemen, sari banaketako argazkiak eta Garciaren bildumako argazkiak.