35 partaide VI. Gau-Txori Argazki Rallyan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2015ko mar. 3a, 18:02
Aurreko larunbatean izan genuen Azpeitian VI. Gau-Txori Rallya. Oraingoan 35 pertsonek hartu zuten parte bertan, herrialde ezberdinetatik etorritako argazkilariak, rally honek gure herritik eta ingurutik kanpo duen ezagutza erakutsiz. Gure artean izan genituen Zumaia, Bilbo, Zaldibar, Lasarte, Barakaldo, Hernani, Donostia, Errenteria, Eibar, Azkoitia eta, noski, Azpeitiko eta beste hainbat herri ezberdinetako argazkilariak. \ \ Aurten argazkilariek honako gaiak landu behar izan zituzten: Azpeitiko panoramika, 3 elementu, ileak, Nuarbeko urtegia eta 'lightpainting' (argiarekin margotuz).\ \ Rallya amaitu ondoren, 25 pertsona joan ziren urtero antolatzen den afarira.\ \ Hemen dugu rallyko momentu batean ateratako argazki bat (argazkilaria: Alberto Beloki).