Badator XXXVI. Sokamuturra Argazki Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2015ko ots. 6a, 12:11
Gertu dira aurtengo Karnabalak eta azken urteetan bezala, XXXVI. Sokamuturreko Argazki Lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak festetarako. Duela bi urte erabaki zuten lehiaketari Imanol Elias izena jartzea, eta otsailaren 15eko, 16ko eta 17ko sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte.\ \ Jarraian, lehiaketako oinarriak:\ \ 1.- Nahi duen pertsona orok parte hartu dezake argazki lehiaketa honetan.\ \ 2.- Gaia: 2015eko otsailaren 15ean, 16an eta 17an Azpeitiko Inauterietan izango den sokamuturra.\ \ 3.- Modalitate bakarra txuri-beltza da. Ezin izango da argazki muntaiarik aurkeztu.\ \ 4.- Egile bakoitzak aipatutako gaiari buruz gehienez bost argazki aurkeztu ditzake, eta parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du, sari berezia kontutan hartu gabe.\ \ 5.- Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izango da. Atzealdean, argazkiaren izenburua, \ egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa agertu beharko dira eta derrigorrezkoa \ izango da argazkiak JPEG formatuan aurkeztea, CD euskarrian.\ \ 6.- Lanak pakete edo sobre itxian bidali beharko dira helbide honetara: Azpeitiko Argazki Elkartea, Apdo. Correos 326 de Azpeitia edo Sociedad Fotográfica de Azpeitia, Plaza Perez Arregi 1, 1. 20730, Azpeitia.\ \ 7.- Argazkiak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 26an, osteguna, 22:00etan bukatuko da.\ \ 8.- Honakoak izango dira sariak:\ \ - Lehenengoa: 365 euro eta garaikurra\ - Bigarrena: 235 euro eta garaikurra\ - Hirugarrena: 200 euro eta garaikurra\ - Laugarrena: 120 euro\ - Bosgarrena: 80 euro\ \ 9.- Gainera, sari berezi bat egongo da: Iñaki Joaristi 'Altzarte', 150 euro eta plaka, \ inauterietako jai giroari buruzko koloretako argazki onenari. Sari horretarako, \ partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, 4. eta 5. puntuko \ betebeharrak jarraituz.\ \ 10.- Epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkarteak aukeratuko du.\ \ 11.- 2014ko martxoaren 7an, larunbata, 13:00etan, erakusketa \ irekitzearekin batera, egingo da sari-banaketa.\ \ 12.- Erakusketara etortzen diren ikusleek sari herrikoia emateko aukera izango \ dute, euren gustuko argazkiari botoa emanez. Argazki irabazlearen egileak plakatxo bat \ jasoko du. Botoa ematen duten ikusleen artean 10 argazkiren 20x30ko anpliazioak \ zozkatuko dira.\ \ 13.- Saritutako argazkiak erakunde antolatzailearen jabetzan geratuko dira. Irabazle ez \ diren argazkiak, erakusketa ixten denetik hamabost egunera jaso ahal izango dira \ Azpeitiko Argazki Elkartean.\ \ Informazio gehiago, Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean: http://www.azpeitikoargazkielkartea.com/eu/lehiaketak/439-imanol-elias-2015-sokamuturrari-buruzko-argazki-lehiaketa