Sari bana jaso dute Iñaki Etxenagusia eta Iñigo Korta argazkilariek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2014ko abe. 16a, 12:46

Ezin genuen urtea gure elkarteko kideak berriro zoriondu gabe amaitu, argazki rallyetan parte hartzen eta garaipenak lortzen jarraitzen baitute.

Iñaki Etxenagusia zoriondu behar dugu Irungo argazki rallyan hirugarren saria jaso duelako. Bestalde, Iñigo Kortak Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatutako Udazkeneko Rallyan, Bilduma Onenaren sailean, bigarren postua lortu du.

Hemen duzue Irungo argazki rallyko irabazleen argazkia.