Argazki estudioan ateratako argazkiak jaso daitezke oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2014ko ira. 23a, 18:38

Azoka Herritiken baitan, argazki estudioa jarri zuen zapatuan Azpeitiko Argazki Elkarteak. Argazkiak mezu elektroniko bidez bidaltzekotan gelditu ziren, baina zenbait herritarrek jaso ez dituztenez, eskaera egiteko beste aukera bat eman dute.

Argazki estudioa jarri zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak zapatuan, irailaren 20an, Sanagustinpean. Elkarteko kideek argazkiak atera zizkieten hara gerturatu ziren herritarrei, eta irudiak mezu elektroniko bidez bidaltzekotan gelditu ziren.

Ekitaldia bide onetik joan zen arren, argazki elkarteak jakin du zenbait pertsonek ez dituztela jaso argazkiak. Beraz, parte hartu zutenei eskatu nahi die, argazkiren bat jaso ez badute, azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera mezua bidaltzeko. Horrela, herritarrek aukera izango dute argazkiak eskuratzeko.