Almadiaren Eguneko argazki lehiaketa irabazi du Borja Eizagirrek, eta Alaitz Ruiz izan da bigarrena

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2014ko eka. 17a, 17:44

Azpeitiko Argazki Elkarteko Borja Eizagirrek eta Alaitz Ruizek eskuratu dituzte lehen eta bigarren postua, hurrenez hurren, Almadiaren Eguneko argazki lehiaketan. Beraz, herrian geldituko dira txapelketa horretako bi sariak.

Almadia egurrez eginiko txalupa mota bat da. Batik bat, ibaietatik zura garraiatzeko ibiltzen zen, eta oso ohikoa zen Nafarroan, XVIII. mendean. Horregatik, Almadiaren Eguna ospatzen dute Nafarroako Burgi udalerrian, 2005az geroztik. Han irabazi dituzte sariak azpeitiarrek. Ansoainen (Nafarroa) daude ikusgai argazkiak, Napar Bidean. Ondoren, Burgiko udaletxean jarriko dituzte.

Honakoak dira Eizagirreren eta Ruizen argazkiak.