XXXVII. Udaberriko Argazki Rallyak baditu irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2014ko mai. 6a, 14:39

Sari banaketa eta argazkien proiekzioa maiatzaren 17an izango dira, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan.

Epaimahaia apirilaren 29an bildu zen Azpeitiko Argazki Elkartearen lokalean. Jabier Beristainek, Julen Juaristik eta Oihan Amezuak ikusi eta eman zizkieten puntuak Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu duten 63 argazkilari helduei eta hiru argazkilari gazteei. Honako erabakia hartu zuten:

Helduen sailkapena:

1. bilduma onena: Carlos Mediavilla.
2. bilduma onena: Juan Ramon Llavori.
3. bilduma onena: Gorka Gomez.
Herriko lehen sailkatua: Mikel Zengotita.

Gazteen sailkapena:

1. bilduma onena: Alain Algerrista.
2. bilduma onena: Eneko Zengotita.
3. bilduma onena: Jon Zengotita.

Azpeitiko Argazki Elkartearen izenean, eskerrik asko XXXVII. Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zenuten guztioi. Zorionak irabazleei, eta hurrengo urtera arte. Gogoratu proiekzioa eta sari banaketa maiatzaren 17an izango dela, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan (Julian Elorza hiribidea), 18:00etan. Denok gonbidatuta zaudete.

Nahi duenak hemen ditu eskuragarri Rallyko akta eta puntuaketa.