Cesar Lera Azpeitiko Argazki Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2014ko ots. 17a, 11:52
Pasa den ostegunean gurekin izan genuen Cesar Lera, argazkilarintzaren produkzio arloan eta egile bezala, kokaleku, produkzio eta salmenta arloan izugarrizko eskarmentua duen gizona.\ \ Gozamen bat da berari entzutea, eta 68 urterekin irrikaz beterik hitz egiten du. Argazkilaritzaz gozatzen duela nabari da, sentimenduak transmititzen dituen argazki horretaz ari gara, gauzak sentiarazten dizkigun argazkiaz.\ \ Hitzaldia hiru gai nagusitan banatu zuen:\ \ 1. Erreprodukzioa: honen helburua erreprodukzioak kalitate handian egiteko aukera kideen esku jartzea da. Beraz, elkarteko kideentzak prezio bereziak izango direla azaldu zigun. Argazkiek RGBn, 16 bit-etan, eta nahi izanez gero, LZW motan konprimituta egon behar dutela esan zuen. Paper motari eta tamainari buruzko aholkuak ere eman zizkigun Lerak.\ \ 2. Egile-argazkiak: bere webgunearen bidez gure argazkiak erakutsi eta saltzeko aukera erakutsi zigun.\ \ 3. Talde tailerrak: hainbat argazki elkarterekin batera tailerrak egiteko aukera azaltzen zigun. Hau da, gaian aditua den jendea ekarri, eta elkarte ezberdinen artean kostua banatzeaz jardun zigun, horrela probetxu bikoitza lortuz. Elkarte ezberdinen arteko loturak sustatzeaz eta prezio merkean maila handiko tailerrak edukitzeaz aritu zitzaigun.\ \ Eskerrik asko hemendik Lerari bere denbora eta ezagutza gurekin elkarbanatzeagatik.