Herriz herri txapelketako argazkilariak sarituta

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2014ko urt. 3a, 11:46

Pasa den igandean, abenduak 29, banatu zituzten Sanagustin kulturgunean I. Herriz Herri argazki lehiaketaren sariak. Gainera, saritutako hamar partaideen argazki bildumarekin proiekzioa eskaini zuten. 

Zarautzen, Eibarren, Legazpin, Zumaian, Donostian, Soraluzen eta Azpeitian -hemen, hiru- urtean zehar egindako argazki rallyetan parte hartu duten argazkilarien sailkapenen emaitza da Herriz Herri sariketa. Hain zuzen ere, gutxienez lau rallytan parte hartu duten argazkilariak hartu dituzte kontuan sariketarako, eta argazkilari bakoitzaren zazpi puntuaketa onenak.

Hurrengo urtean ere izango da Herriz Herri Txapelketa, eta Azpeitiko Argazki Elkarteak aurreratu duenez, datorren urteko txapelketako lehen rallya Azpeitiko Gau-Txori Rallya izango da, otsailaren 22an.

Hona hemen, I. Herriz Herri lehiaketan saritutako hamar argazkilarien zerrenda:

  1. Carlos de Cos
  2. Fernan Oregi
  3. Imanol Manterola
  4. Oscar Baile
  5. Juan Ramon Llavori
  6. Alex Garai
  7. Carlos Mediavilla
  8. Mikel Zengotita
  9. Iñaki Etxenagusia
  10. Juan Joxe Agirre

Sailkapena eta puntuazioa ikusteko egin klik hemen.