Jose Luis Lopetegi sarituta, Elosuko Argazki Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2013ko urr. 29a, 11:46

Urriaren 12an, Elosuko ganadu feriaren egunean, Elosuko Mendiko Ganadu Periko Argazki Lehiaketa izan zen, Elur-Txiki jai batzordeak antolatuta. Mikel Zengotita azkoitiarrak atetarako eszena polit bat izan zen argazki irabazlea. 70 euro eta ardo kaxa bat eskuratu zituen. Bigarren saria Carlos de Cosek irabazi zuen eta 50 euro eta ardo kaxa eskuratu zituen. Hirugarren saria Jose Luis Lopetegirentzat izan zen, eta 30 euro ardo kaxa irabazi zituen. Epai-mahaia Azpeitiko Argazki Elkarteko hiru kidek osatu zuten: Iñigo Olartek, Gorka Arregik eta Iñaki Etxenagusiak. Hemen saritutako hiru argazkiak: