Iñigo Olartek Legazpia Hiria 2013 argazki lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2013ko mai. 21a, 12:25

Azpeitiko Argazki Elkarteko kide Iñigo Olartek Legazpi Hiria 2013 argazki lehiaketa irabazi berri du.dugu. Begiradak argazkiari esker lortu du aurreneko saria. (Argazkia) Zorionak Iñigo!

Ikatza Argazkilari Elkarteak jakinarazi duenez, 181 egilek bidalitako 665 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, eta epai-mahiak hiru ordu behar izan zituen argazki irabazleak aukeratzeko. 

Lehiaketara aurkeztutako argazkietatik 40 bat, Legazpiko Kultur Etxean egongo dira ikusgai, ekainaren 14tik 28ra bitartean.