Erraustegiaren eraikuntzarako lehen urratsa egingo du Aldundiak ostegunean, atzeko atetik eta isilpean

Erabiltzailearen aurpegia AzpeitiaTente 2016ko uzt. 26a, 15:08

Uztailaren 28an, gehienok oporretan edo lanean gaudenean, errauskailuaren eraikuntzarako oso garrantzitsua den pauso bat eman nahi dute Gipuzkoako Aldundiaren izenean Gobernuan dauden bi alderdiek.

Erraustegiaren lizitazioa egingo dute. Martxan jartzen dute, beraz, erraustegia eraikitzeko prozesua. Atzeko atetik sartu nahi digute ziria, baina, aurrean izango gaituzte, gure lepotik ez dute gipuzkoarron etorkizuna salduko.