Azpeitian ere tente gaude!

Erabiltzailearen aurpegia AzpeitiaTente 2016ko uzt. 8a, 14:48
Bigarren asanbladaren ostean, baditugu Twitter kontua (@azpeititente1) eta Uztarriako Komunitatean gure txoko propioa. Azpeiti Tente dago, eta azken hilabeteetan Gipuzkoan hedatzen ari den mugimenduaren parte izango gara. \ \ Herritar denak gonbidatu nahi zaituztegu, bakoitzak nahi eta ahal duen moduan parte hartu eta mezua zabaltzen laguntzera. Momentuz adostu ditugun hitzorduak hauek dira: \ \ -Uztailak 10, igandea, 18:00etan, Loiolan antolaturiko Ipurtargi Festen, Kontrako Eztarrixe irrati librean elkarrizketa tertulia. \ \ -Uztailak 14, osteguna, 19:00etan, asanblada irekia plazan. Ondoren, 21:30ean errauskailuaren albo kalteei buruzko dokumentalaren proiekzioa.