Azpeitia Cup nazioarteko txapelketa bihurtu da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Cup | Kirolak | Artikulua
2018-01-27 10:11

Inoiz baino talde gehiago lehiatuko dira ekaineko alebin mutilen lagunarteko futbol txapelketan, 40. Horien artean izango dira Alemaniako talde bat eta Japoniako beste bat.

Betisek irabazi zuen iaz Azpeitia Cup.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Txapelketarako oraindik lau hilabete pasatxo falta dira, baina Azpeitia Cup-en antolakuntzak jadanik jakinarazi du aurtengo txapelketak inoiz baino futbol talde gehiago izango dituela. Horrela, aurten guztira 40 talde izango ditugu gure artean -aurreko urtean 35 izan ziren-, eta berrikuntza handi bezala, aurten lehenengo aldiz bi talde atzerritarrek parte hartuko dute, Alemaniako Tus Makkabi Frankfurt eta Japoniako Yokohama F. Marinos taldeek.

Bi talde horiez gain eta jadanik ohitura den bezala, gure artean izango ditugu Espainiako Lehen Mailan jokatzen duten futbol talde gehienen harrobiak; oraingoan, hain zuzen, 18 talderenak: Bartzelona, Atletico Madril, Valentzia, Real Madril, Vila-real, Eibar, Getafe, Girona, Celta, Athletic, Alaves, Deportivo eta Malaga.

Horiez gain, Bigarren Mailan jokatzen duten beste bi talde ere izango ditugu, Osasuna eta Rayo Vallecano, gaur egun biak berriro Lehen Mailara igotzeko lehia gogorrean ari diren taldeak

Orain arte aipaturiko taldeez gain, ezin ditugu ahaztu 2017ko abenduan jokatutako sailkapen fasean, ekainerako sailkatzea lortu zuten lau taldeak: Antiguoko, Bansander, Comillas eta Lasartearrak.

Azpeitiko Lagun Onak eta Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak ere, noski, gure artean izango ditugu. Eta talde guzti horiekin batera, beste talde hauen parte-hartzearekin ere benetan gustura gaude: CD Canillas (Madril), Circulo Mercantil de Sabadell (Bartzelona), Gazte Berriak (Nafarroa), Gimnastic Manresa (Bartzelona), RS Gimnastica Torrelavega (Kantabria), CD Primer Toque (Castello), Promesas Elche CF (Alacant), EDF San Jose (Valentzia), EMF Seseña (Toledo), UFB Unio de Jabac i Terrassa (Bartzelona), CD Vasconia (Bizkaia) eta CD Villagarcia de Arousa (Pontevedra).

Guzti honekin, ziur gaude txapelketak urtero erakusten duen maila handia erakutsiko duela, eta gure herrira gerturatzen den jendeak, giro ederrean partida ederrez gozatzeko aukera izateaz gain, gure herria eta bailara ezagutzeko aukera aparta izango duela.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa