Azpeitiko Azoka Plazaren ordutegia eta ekoizleen zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Azoka Plaza 2018ko mar. 19a, 18:23

Erabiltzaile diren ekoizleek asteartetan, asteazkenetan, ostegunetan, ostiraletan eta zapatuetan jartzen dituzte beren postuak Azoka Plazan. Ekoizleen zerrenda eta ordutegia jakinarazi dute.

Azpeitiko Azoka Plaza astearteko azokaz haratago doan egitasmoa da. Izan ere, denetariko ekintzak egiteko espazioa izateaz gain, aste osoan zehar bertako eta garaiko produktuak herritarren eskura jartzen dituen lekua da. Asteartean ez ezik, ostegunetan, ostiraletan eta zapatu goizetan eskaintzen dituzte beren produktuak Azoka Plazako erabiltzaileak diren ekoizleek.

Azoka Plazako erabiltzaileak diren ekoizleen ordutegia

Asteartetan, goizez egiten da azoka, 07:00etatik 13:30era. Egun eta ordu horretan honako ekoizle hauek jartzen dute postua azokan: Garate Berri, Akua Barrena, Pikuñeta, Egiño Zahar, Kurutzia, SantaKutz, Aldazabal, Zumeta, Ipintza, Arriagain, Etxearreta, Mauri, Otalastegi, Aitzumarri, Txarabarrena, Txanton, Beristain-Txapa, Arizmendi, Elosiaga gaztak, Berrosueta, Berastegi elkartea, Beristain-Kitterra, Sakona Etxalde ekologikoa, Enparan Gain, Ondarre, Oskarte, Lizarreta Errota, Isasti, Aranguren, Anton Enea, Sorabilberri, Konde, Arreta, Sumiztain, Legarmendi Txiki, Basabe, Zabalegi Azpi, Landagarre, Atxola, Lizarraga, Egurtza eta Gerra Haundi.

Ondarre eta Etxearreta ekoizleen produktuak ostegun goizetan ere eskuragarri izaten dira Azoka Plazan, 08:30etik 13:00etara bitartean.

Ostiraletan goizean eta arratsaldean egiten da azoka. Goizean, 08:30etik 13:00etara jartzen dituzte postuak honako ekoizle hauek: Akua Barrena, Arriagain, Ondarre eta Etxearreta.

Arratsaldetako azoka  bereziagoa izaten da; musikaz girotua egoteaz gain, azokako ekoizleen produktuez beteriko otarrea zozkatzen delako erosleen artean. Ostiral arratsaldean egoten diren ekoizleen zerrenda, hemen: Etxearreta, Enparan Gain, Aitzumarri, Txarabarrena, Berrosueta, Zumeta, Erribera, Errezilgo Azoka, Korta eta Agiñondo okindegia .

Zapatuetan ere zabalik izaten da Azoka Plaza bertako ekoizleentzat, 08:00etatik 13:00etara. Akua Barrena, Arriagain, Ondarre, Etxearreta eta Txarabarrena dira bertaratzen diren ekoizleak.

Azoka Plazan saltzen diren produktuak bertakoak eta garaikoak direnez, zenbait ekoizlek beren produktuen arabera jartzen dute saltokia Azoka Plazan. 

Zatoz!