21 postu ezberdin egon dira Sanjuandegiko Azoka Herritiken

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | Ekonomia | Argazkia
2017-12-14 12:16

Zapatuan 21 postu ezberdin egon dira asteburuan Sanjuandegin herriko talde eta sektore ezberdinen eskutik.

Sanjuandegiko azokaren laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta azokak urteroko esentzia mantenduko duen arren, berrikuntzak izango ditu. Adibidez, jateko eta edateko aukera eskainiko duten postu ezberdinak izango ditugu bertan: postu bat laster berdura plazan irekitzekoa den Elikaguneak jarriko du; beste postu bat Sanjuandegin bizi diren eta extremadurar jatorria dutenena izango da; azken postua gazte batzuena izango da. Pintxo hotzak eta beroak, salda beroa eta edari ezberdinak eskainiko dituzte bertan.

Horiez gain, artisauak, bigarren eskuko postuak eta baserritarrak, kooperazio taldeak parte hartuko dute azokan, beraien materiala eskaini eta herritarrekin aurrez aurreko harremana izateko. Argazki elkartekoak ere bertan izango dira, nahi duten herritarrei argazkiak ateratzeko.

Eguerdiko 11:00etan Ludotekan "Lorearen ipuin eta txotxongilo zoroak" emanaldia izango da, 4 eta 5 urte arteko haurrei zuzenduta.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa