Mandala erraldoia margotuko dute bihar plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2017ko ira. 15a, 17:48

Bihar, mandala erraldoia margotuko dugu Azoka Herritiken barruan, herriko plazan, 16:30ean, Kooperazio Taldeak antolatuta.

Zer dira mandalak?

"Mandalak zeure barneko jakituriarako ateak irekitzen dizkizu. Estresez inguratzen zaituen nahasmenduz beteriko munduari aurre egiteko aterpea eskaintzen dizu eta bake sentsazioa eskaini". (Carl Gustav Jung)

Ekialdeko sinesmen eta filosofia ezberdinek antzinako garaietatik darabiltzate mandalak garapen espiritualera bideratua dagoen izakiaren espresio plastiko gisa zein kontzentraziorako eta meditaziorako laguntza gisa.

Diseinuak anitzak izan arren (batzuetan abstrakzio geometrikoa gailentzen da, besteetan berriz errepresentazio naturalistak), egitura erradiala nagusitzen da irudi estruktura gisa.

XX. mendeko lehen erdian, Carl G. Jung psikoanalista mandalak aztertzen aritu zen sakonki, horiek autoezagutza teknika eta terapietarako euskarri laguntzaile bihurtu arte.

"Mandala guztiak –dio Jungek– zirkuluaren koadraturan daude oinarrituta. Mandalen izatearen funtsa pertsonalitatearen erdigunetzat hartzen den irudi erdiko puntua da, puntu hau psikearen zentrotzat hartzen delarik. Puntu hau bere baitan energia iturri da eta puntu honen bidez dago guztia ordenatua.

Egitarau osoa

Gaur, ostirala

  • 17:00-20:00: Baserritarren azoka, Azoka plazan.
  • 17:30-19:30: Plazatarrak egitasmoa, plaza nagusian.
  • 20:30: Afari begetarianoa, Gaztetxean.

Bihar, larunbata.

  • 09:00: Auzolana, plaza nagusian.
  • 10:00-14:00: Azoka, plaza nagusian. Baserritarrak, artisauak, bigarren eskuko azoka Elkar-Ekinen eskutik, Kooperazio taldeak, Oinatz Elkarte Animalista, Bertan Merkataritza Elkartea, Extremadurakoak, Arte eta Diseinu Eskola, Antxieta Musika Eskola, Argazki Elkartearen estudioa, Antxieta Arkeologia taldea eta Annapurna II crowdfun- ding kanpaina. 
  • Goizean zehar, kale animazioa, Metal Boskotearekin eta trikitilarekin.
  • 11:00: Jostailuak ezagutuz.
  • 12:00: #AnnapurnaII_86 aurkezpena.
  • 16:00-19:00: Kirolen Txokoa, Frontoi Txikian. Emakume pilotariak, Gizonezkoen pilota partidua eta Xaputarrak xake taldea.
  • 16:00: Astisauak, plaza nagusian.
  • 16:30: Mandala erraldoia, plaza nagusian.
  • 19:00: Musika eskola eta dantzak, plaza nagusian.
  • 23:00: Arkupehotsak egitasmoaren lehenengo kontzertuak, Sanagustin Kulturgunean. 

Irailak 17, igandea.

  • 19:30: Mateo Txistu filmaren emanaldia eta solasaldia, Soreasu antzokian.