Bazkari begetarianoa izango da Gaztetxean zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | Azoka herritik | Artikulua
2016-09-16 09:23

Bihar, zapatua, irailak 17, bazkari begetarianoa eskainiko du Azpeitiko Gaztetxeak, 14:00etatik aurrera, Azoka Herritik egitasmoaren baitan. Honen ostean, Onintza Valverdek kontzertua eskainiko du gaztetxean bertan.

Aurtengoan ere bazkari begetarianoa prestatuko du Azpeitiko Gaztetxeak Azoka Herritik egitasmoaren baitan. Iaz prestatu zuten lehenengoz bertako kideek bazkari begetarianoa, eta jende ugari elkartu zen gaztetxeko mahaien inguruan, goizeko azokaren ostean.

Denboralditxoa daramate jadanik gaztetxeko kideek bazkari zein afari begetarianoak prestatzen. Izan ere, Azoka Herritiken antolatutako bazkariez gain, arrakasta izan duten afari begetarianoak ere antolatu izan dituzte azken aldian hainbat ostiraletan, bestelako emanaldiek girotuta.

Beraz, zapatu eguerdian, irailak 17, 14:00etan hasita, prest egongo da bazkari begetarianoa gaztetxean. Honakoa izango da aurtengo menua:

  • Humus eta piper pate tostadak
  • Arroza kubatar erara
  • Mandarina sorbetea
  • Kafea eta infusioa

Bazkalostean, Onintza Valverde azpeitiar bakarlariaren kontzertua egongo da gaztetxean bertan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa