Martxan da Auzoko egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia Auzoko 2014ko urr. 20a, 16:17

Herritarrak, euskara eta aniztasuna biltzen dituen egitasmoa da Auzoko. Euskaratik urrun bizi diren pertsonak hizkuntzara hurbiltzea da proiektuaren helburua. Beraz, azpeitiar guztiek euskarara murgiltzeko aukera izan dezaten bermatu nahi dugu. Horretarako, mintzapraktiken gisako saioak egingo ditugu astero, baina oinarrizko mailan. Horrela, euskaratik urrun bizi direnek aukera izango dute hizkuntza ezagutzeko eta harremanak euskaraz egiteko. 

Euskaltzaleen Topaguneak eta Azpeitiko Udalak sustatutako egitasmoa da Auzoko, eta beste hamar udalerritan ere martxan da dagoeneko. Laster esango dizuegu nola parte hartu gure proiektuan.