Nire leihotik

Arnas(g)uneak

(Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek 2022ko martxoko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Denok ditugu
momentu,
toki,
pertsona kuttunak.

Nahiz eta agian
arrazoia jakin ez,
bakean,
etxean
sentiarazten gaituztenak.

Batzuetan
errepikatu egiten dira
behin eta berriz,
besteetan
oharkabean aurkitzen.

Eta zeinen polita den momentu hori.
Zeinen beharrezko.

Nik ere baditut nireak,
eta berrien bila jarraitzen dut,
beti.

Eta zuk?
Zeintzuk dira zureak?