Astun ez sentitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2019ko urt. 5a, 11:30

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2018ko abenduko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honakoa.

Ondo dakizu lekaleek zer garrantzia duten osasunean; alde batetik, dituzten zuntzengatik, mineralengatik eta bitaminegatik; eta, bestetik, dituzten proteinengatik. Astean bi, hiru edo lau aldiz jan ditzazkegu lekaleak, baina jende askori kalte egiten diete, digestio pisutsuak eragin eta haizeak sortzen dituztelako. Hain zuzen ere, lekaleek duten zuntz kantitateagatik eta karbohidrato mota batzuk digeritzeko zailagoak direlako gertatzen da hori.

Hona hemen lekaleek sortze dituzten arazoak sahiesteko gomendio batzuk: kantitate txikiagoa prestatu, poliki jan eta ondo murtxikatu; izan ere, horrela errazagoa da elikagai horiek ondo digeritzea. Horrez gain, probatu lekale desberdinak, hala nola lentejak, garbantzuak, babak... Lentejak dira gorputzan ondoen onartzen dituenak. Bestalde, komeni da lekaleak hamabi bat orduz beratzen jartzea, tarte horretan ura bitan aldatzea eta ur horrekin ez egostea. Gainera, zenbait espeziak digerigarriago egin ditzakete lekaleak; besteak beste, kuminoak, erramuak edota iltzeak. Lekaleak trituratzeak ere lagundu dezake, baita makal egosteak nahiz garbi eta arin sukaldatzeak ere, askotan languntzaileak ­–txorizoa eta urdaila­– izaten baitira errudun nagusiak.

A, eta gogoratu: gozatu!