Haragi erreak

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2015ko mai. 4a, 15:11

Janariak tenperatuta altuetan prestatzeak arrisku handiak ditu. Batik bat, haragiak. Oso tenperatura altuetan egiten denean substantzia kimiko batzuk sortzen dira eta substantzia toxiko horiek (AHC) erlazio zuzena dute zenbait minbizirekin.

Gainera, haragia erretzerakoan, koipe tantak sortu eta sutara erortzean sugarra sortu dezakete. Gar horiek, HAP-ak (minbizi arriskua handitzen dute) dituzte eta haragira itsas daitezke.

Barbakoan edo parrillan egindako janarietan substantzia toxiko horiek sahiesteko, janari horiek ez dute inoiz sugarrekin kontaktu zuzenean egon behar. Beraz, ez da komeni oso tenperatura altuetan sukaldatzea janariak. Batik bat, haragia.

Janaria zuzeneko su esposiziora eragoztea komeni da, substantzia toxikoak sortzeko arriskua asko handitzen delako egoera horretan.

Haragia prestatzerakoan, etengabe bueltak ematea (gehiegi erre ez dadin) eta antioxidanteetan (fruta eta barazkiak) oso aberatsa den dieta ematea komenigarria da, substantzia toxiko horien arriskuak arintzeko.

Zati kiskaliekin eta beltzaranekin, kontuz ibili!