Aitor Unanue

 

Azaroak 20: Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Unanue | 2017-11-20 : 18:41 | Iritzia

Partidako lehen zatiaren amaieran aurka gol bakarra izateak berdintzeko edo, zergatik ez, irabazteko ere esperantzarik emango zion entrenatzaileari bigarren zatirako. Kontua da, bigarren zatian bost gehiago jaso zituztela, eta horiek denak ordurako zelairatu zuen atezainak, gainera. Punturik gabe eta bost gol jasota etxera; horrela da futbol partiden txapelketa.

Lapatx itxiko da, baina barkatuko diguzue, sentitzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Unanue | 2016-11-24 : 16:56 | Iritzia

Haur eta gazte, ondorengo belaunaldiok, auzotarrok; barkatu, sentitzen dugu.

28 urte luzez aritu gara Errezil errekaren ibilbide liluragarri eta aberats hori, Lapatx baserriaren ingurua, mota guztietako zaborrarekin betez kutsatzen. Zoragarria zen... Ur gardenez beteriko bainera haietan urperatzea udako egun eguzkitsuetan, zuhaizpean arrainen artean freskatzea errekaren ibilgu hartan. Ez gara gai izan gure zaborrak sailkatzeko eta hark zuen balioaz ohartzeko, denetik bota dugu bertara, galdu da.

Azpeitian, 1936ko irailaren 19a

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Unanue | 2016-09-21 : 10:01 | Iritzia

1936ko irailaren 19a zen, eta ni Azpeitiko herri politean nengoen, Gipuzkoan, Euskal Herrian. Eguerdi aldera, Gobernuaren Gerrarako Komiteak plazaratu zuen bandoan jakitera eman zuten milizien berehalako sarrera. Bandoan bertan errepresioen ...

Lapatxen, Kantabrian edo Zubietan. Non ezkutatu gure zaborrak?

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Unanue | 2016-02-12 : 09:15 | Iritzia

Jaunak, etxeko lanak egiteke dituzue, nire uste apalean. Zaborraren arazoari ihesian zabiltzaten susmoa dut. Ez diozuela heltzen arazoari, auzia zaborra sortzeari utziz eta hondakin bilkera eraginkor batez amaitzen delakoan.

Zaborrarekin ...

»» Erantzunak: 2 (Bego Elias, Maite Garmendia)

Azpeitia 1965, izan zirelako gara, garelako izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Unanue | 2015-09-03 : 11:15 | Iritzia

Hezkuntza irauliko zuen olatu berriaren ikasturte hasiera, 1965. Bilbo 1957, Donostia 1960, Elgoibar 1962, Orereta 1963... Azpeitia 1965. Harrezkero 50 urte, zenbaki borobila memoriak astintzeko. Hezkuntza gune berri bat helburu, herritarrak lanean hasi zireneko aktibazio hura. Musu-truk, lanorduetatik kanpo, asteburutan, jaietan... une historikoa herri batentzat.