Komunikabideak

Jagoba Beobide: "Talde ona dugula uste dut, nahiz eta emaitzek hori ez erakutsi"

Uztarria.eus | 2014-02-27 : 18:15 | Komunikabideak

Alaveseko azpeitiar futbolaria Uztarrian izan da gaur, osteguna, erabiltzaileek elkarrizketa digitalerako bidali dizkioten galderak erantzunez. Elkarrizketa osorik irakur daiteke hemen.

 

Iban Arregi Hekimeneko lehendakari izendatu dute

Berria.info | 2014-02-26 : 12:14 | Komunikabideak

Urteko batzarra egin zuen atzo Hekimenek, eta Iban Arregi izango da elkarteko lehendakaria, Berria Taldearen izenean. 24 kidek osatzen dute Hekimen eta horietako bat da Tokikom. Tokikom osatzen duten bazkideen artean da Uztarria Komunikazio Taldea.

 

Alex Silva Euskal Kazetarien Elkargoko zuzendaritzako kide izendatu dute

Uztarria.eus | 2014-02-24 : 11:54

Joan den zapatuan, hilak 22, Bilbon egindako eratze batzarraren ostean hasi zen ofizialki martxan Euskal Kazetarien Elkargoa. Estatutuak onartzeaz gain, elkargoko zuzendaritza batzordea onetsi zuten, eta aurrerantzean 14 lagunek (argazkian ...

Urola Kostako Hitza: 10 urte, hamaika berri

Urola Kostako Hitza | 2014-02-20 : 18:00 | Komunikabideak

2004ko otsailaren 20an ikusi zuen argia Urola Kostako Hitza egunkariaren lehen zenbakiak. Gaur, osteguna, hamar urte bete ditu, beraz. Eta urteurren borobil hori ospatzeko, gehigarri berezia eta bideo hau argitaratu ...

Patxada ederrean solasean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-02-19 : 08:00 | Komunikabideak

Kultur Mahaia-Sanagustinek, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak gaur urtebete ekin genion jende ezagunarekin 'Aho bizarrik gabe' solasaldi zikloa antolatzeari. Sei gonbidatu izan ditugu harrezkero Sanagustin kulturgunean: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien eta Amets Arzallus. Hemen saioetako zertzeladak. Hurrengo saioa martxoaren erdialdera izango da.

 

Inkestan galdera berria: 'Sagardotegian eserita ala zutik nahiago?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2014-02-11 : 10:16 | Komunikabideak

Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Sagardotegian eserita ala zutik nahiago?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aurreko galdera: Azpeitian bigarren eskuko dendarik behar dela uste al duzu?. Bai ...

Alex Silva, Euskal Kazetarien Elkargoaren zuzendaritza batzordeko zerrendan

Uztarria.eus | 2014-02-04 : 10:51 | Komunikabideak

Hilaren 22an aukeratuko da elkargoaren zuzendaritza Bilbon, eta 14 kazetarik osatzen dute zuzendaritza batzordea osatzeko proposatu duten zerrenda bakarra. Silva da zerrendakide horietako bat.

 

Hamargarreneko irudiaren bila

Urola Kostako Hitza | 2014-01-22 : 09:43 | Komunikabideak

Logo lehiaketa antolatu du Urola Kostako Hitzak, egunkariaren hamargarren urteurrena irudikatze aldera.

 

Alex Berasategi: "Argazkigintza momentuz afizio bat da, agian denborarekin ofizio bat"

Uztarria.eus | 2014-01-16 : 19:04 | Komunikabideak

Alex Berasategi argazkilaria Uztarrian izan da, elkarrizketa digitalean Uztarria.com-eko erabiltzaileek bidali dizkioten galderak erantzunez. Eta ez dira gutxi izan, 27 guztira. Elkarrizketa osoa, hemen irakurgai.

 

Inkestan galdera berria: 'Azpeitian bigarren eskuko dendarik behar dela uste al duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2014-01-08 : 15:37 | Komunikabideak

Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Azpeitian bigarren eskuko dendarik behar dela uste al duzu?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aurreko galdera: Non erosten dituzu opariak?. Herrian: %17 ...

2013ko hamar albiste irakurrienak

Uztarria.eus | 2013-12-31 : 09:31 | Komunikabideak

Gaur bukatuko den 2013ak ez du albiste alai asko utzi Azpeitia aldean, edo gertaera ilunek gehiago piztu dute erabiltzaileen interesa. Heriotzak, istripuak eta, batik bat, Corrugados Azpeitiaren lan gatazkaren ingurukoak ageri dira irakurrienen zerrenda honetan.

2014rako asmoak finkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-12-27 : 17:37 | Komunikabideak

2013ko balantzea aurkeztu eta datorren urteari begirako helburuak azaldu eta bazkideen ekarpenekin osatu ditu Azpeitiko komunikazio taldeak urteroko batzarrean. Azaroan 15 urte beteko ditu Uztarria aldizkariak.

 

Eneritz Albizu: "Momentu batean uste nuen liburuxka ez nuela inoiz amaituko"

Uztarria.eus | 2013-12-27 : 10:07 | Komunikabideak

Bihar, zapatua, aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak Maria Jesus Arregiri buruzko liburuxka biografikoa. Eneritz Albizu azpeitiar kazetariak idatzi du liburua, eta aurkezpen ekitaldia 12:00etan izango da, Sanagustin Kulturgunean. Uztarriak banatu ditu liburuxkak etxeetara, eta bazkideek jada irakurri dezakete liburuxka. Uztarria.com-ek liburuaren egilearekin, Eneritz Albizurekin, hitz egin du.

 

Bazkideen batzarra egingo du gaur Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-12-26 : 10:34 | Komunikabideak

Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 2013ko balantzea, 2014rako aurrekontua eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Inkestan galdera berria: 'Non erosten dituzu opariak?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2013-12-11 : 10:35 | Komunikabideak

Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Non erosten dituzu opariak?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aurreko galdera: Herrian antolatzen diren hitzaldietara joateko ohiturarik ba al duzu?. Bai, ahal ...

Maria Jesus Arregiren biografia abenduaren 28an aurkeztuko du Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-12-09 : 18:43 | Komunikabideak

Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, 12:00etan. Azpeitiko komunikazio taldeak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen proiektuko hamargarren fruitua izango da Arregirena: Eneritz Albizu kazetariak idatzi du. Aurrekoak bezala, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute liburuxka, eta gainerakoek 5 euroren truke erosi ahal izango dute.

 

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren sailkapena asmatzeak saria du Uztarrian

Uztarria.eus | 2013-12-02 : 16:07 | Komunikabideak

Abenduaren 15ean Barakaldoko BEC-en jokatuko den finalerako bertso-porra antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak. Txapeldunarengandik hasi eta zortzigarren sailkatura bitarteko izenen hurrenkera asmatzen duenak, izen-ematearekin bildutako diruaren %60a irabaziko du. Gainera, porran parte hartzen duten guztien artean Mikel Uria jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko da. Apustuak 10 euro balio du. Animatu eta egin zuena!

Aldi baterako langilea behar du Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-11-28 : 18:07 | Komunikabideak

Kudeatzaile eta komertzial zereginetarako lan eskaintza da, egun erdirako. Interesa dutenek abenduaren 4a baino lehen bidali behar dituzte curriculumak uztarria@uztarria.com helbidera.

'Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik' gogoeta aurkeztu du Tokikomek

Uztarria.eus | 2013-11-26 : 17:28 | Komunikabideak

2012an abian jarritako prozesuan jasotako datuak, hausnarketak, emaitzak eta ondorioak sarean ere jarri dira. "Lankidetzarako tresna gisa eskaintzen diegu gure lana euskal hedabideei eta erakunde publikoei", dio euskal komunikabideen bateraguneak.

Ateak Irekiren itxiera salatu du Hekimen Euskal Hedabideen elkarteak

Uztarria.eus | 2013-11-15 : 10:16 | Komunikabideak

Ateak Ireki webgunearen leihoa itxi zuen herenegun, asteazkena, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak. Hekimen Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen elkarteak, tartean Uztarria Komunikazio Taldeak, "informazio askatasunaren kontrako neurritzat jo du itxiera".

»» Erantzunak: 1 (Jonmi)

Emaitzak: 398 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 17 18 19 20