Komunikabideak

Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria | 2005-07-30 : 13:07 | Komunikabideak

uztarria.com irailaren 1ean hasiko da eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da

Urola Kostako Hitza abuztuan argitaratu egingo da

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Aitor Zuberogoitia: "Euskarazko komunikazio-esparrua, euskarazko hedabideak indartuta sortzen da"

Uztarria | 2005-07-14 : 14:07 | Komunikabideak

Prentsa elebidunean euskararen presentzia oso txikia dela esan zuen atzo (asteazkena) Aitor Zuberogoitia kazetari eta unibertsitate irakasleak

Hitzaldia eman zuen Azpeitian, Uztarriak antolatuta

 

Euzkitze: "ETB1ek zuzendari propioa behar du"

Berria | 2005-06-23 : 15:06 | Komunikabideak

Berria egunkariak elkarrizketa egin dio gaur 'Sorginen laratza'-ko aurkezleari

Azpeitiarrak astelehenean aurkeztuko du azkeneko aldiz, saioak agur esango duelako

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Azpeitiaz Herri Irratian, 'Herriz herri' saioan

Uztarria | 2005-06-10 : 13:06 | Komunikabideak

Larunbatean izango da, 9:30-11:00ak bitartean

Alkatearekin, Uztarriarekin, herritarrekin, Ikasberrikoekin, enpresariekin, Kontxita Etxeberria lekaimearekin... hitz egingo dute

Ikus-entzunezko Komunikazioa HUHEZIn

Joxe Aranzabal (HUHEZI) | 2005-05-20 : 15:05 | Komunikabideak

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lizentzia berri bat eskainiko du datorren ikasturtean hasita: Ikus-entzunezko Komunikazioa.

Gaur egun Urola Kostako 64 ikaslek ikasten dute HUHEZIn, Eskoriatzan.

'Urrutiko begiradak' Uztarria aldizkariaren azken zenbakian

uztarria | 2005-05-09 : 17:05 | Komunikabideak

Herriko etorkinekin egon da Uztarria eta euren esperientziak jaso ditu

Asteburuan banatu da bazkide eta harpidedunen artean

Juan Lekuona: "Euskarazko programa asko jartzeak gutxitu egiten du entzulegoa"

Argia | 2005-05-03 : 11:05 | Komunikabideak

Juan Lekuona, besteak beste Loiola Herri Irratiko zuzendari ohia, ostiralean hil zen; Uztarria.com-ek 1985ean Argia aldizkariak egin zion elkarrizketa berreskuratu du

Elkarrizketan, Herri Irratiak ordura arte izan zuen bilakera, zailtasunak (itxi egin zutela-eta), eta kontu gehiago azaltzen ditu

Menditik bueltan izozketak jasan zituzteneko istorioa da azken aldizkariaren gai nagusia

uztarria | 2005-04-04 : 16:04 | Komunikabideak

  • Zaharren egoitza, motorzaletasuna, azoka, Bai Euskarari ziurtagiria eta beste zenbat gai landu dira
  • Azken aldizkaria, 61. zenbakia da

Uztarria.com-ek, jasoko du Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza

uztarria | 2005-03-30 : 13:03 | Komunikabideak

  • Errekurtsoa sartu ondoren, bisitariei dagokion irizpidean hamar puntu lortu ditu, lehen baino hiru gehiago
  • Guztira 1.260 euro jasoko ditu

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Zerbitzuen atala indartu du uztarria.com-ek

uztarria | 2005-03-11 : 17:03 | Komunikabideak

Telefonoak, autobusen ordutegiak eta farmazien datuak jarri dira

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Uztarria aldizkariak 60. zenbakia ere badu

uztarria | 2005-03-09 : 17:03 | Komunikabideak

  • Imanol Lazkanorekin egindako solasaldia da gai nagusia
  • Gaztetxea, Korrikaren 14. edizioa, Enparan... ere izan dira landuak

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

'Bailaran' telebista saioa sortu dute Kaito telebistak eta Zarauzko telebistak

uztarria | 2005-02-24 : 09:02 | Komunikabideak

Hilean behin eskainiko dute; hileko azken ostiraletan

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azpeitian 1.007 ordaintzaile ditu 'Urola-Kostako Hitza'-k

Uztarria | 2005-02-05 : 19:02 | Komunikabideak

  • 50.000 euro bildu dira herrian 2004ko kanpainan
  • "Gero eta azpeitiar gehiagok ikusten du euskarazko prentsaren beharra", dio Uztarriak

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

'Haika mutil' izenburuarekin dator Uztarriaren 59. zenbakia

uztarria | 2005-02-04 : 14:02 | Komunikabideak

  • Hasiak dira etxeetara banatzen
  • Garikoitz Etxeberria Kafe elkarrizketatu du Uztarriak, eta horrez gain besteak beste, sokamuturreko argazkiak erakusten dira, parte zaharreko gabeziak, eta PPko zinegotziak itzultzailea eskatu duela landu dira

Internet arloko Argia Saria, uztarria.com-entzat

Uztarria.eus | 2005-01-28 : 16:01 | Komunikabideak

 

»» Erantzunak: 27 (Uztarria.eus...)

Uztarriak 'Euskarazko prentsa eta Azpeitia' liburua aurkeztu du

Uztarria.eus | 2004-10-30 : 17:10 | Komunikabideak

Aurkezpen ekitaldian Laxaro Azkune, Enekoitz Esnaola eta Martxelo Otamendik hitz egin dute

Liburuak 176 orrialde ditu, eta euskarazko prentsaren herriko historia aztertzen du

Uztarriako bazkide guztiek etxean jaso dute ale bana

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

'Egunkaria' mintzagai bertako langileen ahotik

Uztarria.eus | 2003-03-20 : 18:03 | Komunikabideak

Baite Euskara Elkarteak hilero bezalaxe, hilaren hirugarren asteazkenetan hitzaldiak antolatzen jarraitzen du. Atzo, martxoaren 19an, Egunkaria izan zen mintzagaia eta bertako azpeitiar langileen ahotik jakin zen bere eta gaur egungo egoeraren berri. 30 lagun inguru bildu zen bertara. Hitzaldia eta mahaikideak aurkezten Laxaro Azkune aritu zen, Baitekoa eta Herri Irratiko kazetaria. Mahaian, berriz, Enekoitz Esnaola 'Egunkaria'-n kazetari aritutakoa, Xebaxtian Lizaso 'Egunkaria'-n komertzial lanetan aritutakoa eta Iban Arregi, hau ere, kazetari lanetan ibilitakoa. Hona hemen hitzaldia oso-osorik:

 

Oporretara goaz

Uztarria.com | 2002-07-31 : 12:07 | Komunikabideak

Iritsi da abuztua, bukatu dira herriko festa nagusiak, eta uztarriakook ere oporretara goaz. Beraz, webgune hau geldirik egongo da ordura arte. Albiste berririk edo iritzirik bidaltzerik ez duzue izango, ez baitugu moderatuko. Eztabaida eta albisteei erantzuteko aukerak, bere horretan jarraituko dute. Irailean, indar berriturik etortzea espero dugu. Ordura arte, ondo izan!

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 398 | Orriak: 1 2 3 4 ... 16 17 18 19 20