Komunikabideak

Pako Aristiri aitortza, 'Gure Berriak' hedabidearen aurkezpenean

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 17:56

Atzo, osteguna, aurkeztu zuten Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Gure Berriak hedabidea, modu dibulgatiboan Euskal Herriaren independentzia sustatu nahi duen proiektua. Aurkezpen ekitaldian, poema bat irakurriz hartu zuen parte ...

Mikel Aiestarani eman diote 2015eko Euskal Kazetariak Saria

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 18:04 | Komunikabideak

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) banatzen duen saria egokitu zaio urteetan Azpeitian bizi ondoren egun Jerusalemen bizi den beasaindar kazetariari.

 

Hitzarmena sinatu dute 'Urola Kostako Hitza'-k eta Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 11:33

Azpeitiko Udalak eta Urola Kostako Hitza-k eskualdeko hedabidea diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dute. Eneko Etxeberria alkateak eta Hitza-ko zuzendari Onintza Letek sinatutako hitzarmenaren helburua eskualdeko hedabideetan euskara bermatzea ...

Euskal hedabideen Interneteko jarduna %60 igo da azken bi urteotan

Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea | 2015-10-08 : 17:04 | Komunikabideak

Orokorrak dira gaur egun bisita gehien jasotzen dituzten webguneak, erdia baino gehixeago (%53,7). Tokiko hedabideek bisiten %42 biltzen dituzte, eta tematikoek, azkenik, %3,6. Nabarmendu behar da gero eta gehiago direla tokikoen bidez iristen diren bisitak, 2011. urtean bisiten %25 inguru zirelako.

Uztarriatik elkartasuna Goienari

Uztarria.eus | 2015-06-04 : 16:55 | Komunikabideak

Debagoieneko Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan pintaketak egin dituzte gaur, osteguna. Besteak beste, "Goiena = PNV" bezalako mezuak margotu dituzte komunikazio taldearen egoitzako pareta eta atean. Eraso horren aurrean, Uztarria Komunikazio Taldeak elkartasun guztia helarazi nahi die Goiena osatzen duten langile eta kide guztiei, eta bat egiten du Tokikomek plazaratu duen adierazpenarekin.

 

Nagore Aranburu izango da 'Aitaren Etxea' telesaileko protagonistetako bat

Uztarria.eus | 2015-05-12 : 12:05 | Komunikabideak

50eko hamarkadan dago girotuta telesaila eta ta hotel baten jabe den familiaren ingurukoa da istorioa. Euskal Herriko hainbat txokotan egingo dituzte grabaketak eta Zestoan ere arituko dira lanean aktoreak. 

 

Maiz eta Lazkano: "Indiana Jonesena zientzia fikzioa da"

Uztarria.eus | 2015-03-18 : 18:55 | Komunikabideak

Antxieta Arkeologia Taldeko kideak Uztarrian izan dira arratsaldean, erabiltzaileek elkarrizketa digitalerako bidali dizkieten galderei erantzuten. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

 

"Euskaldunen iraultza txiki" eske

Uztarria.eus | 2015-03-11 : 11:46 | Komunikabideak

Euskara, politika, selekzioa eta futbolari buruz naturaltasun osoz hitz egin du Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak Aho bizarrik gabe-n, Sanagustin kulturgunean. 65 lagun izan ziren. Solasaldi zikloa hamabigarren saio harekin bukatu da. Udara baino lehenago sareko liburu bat argitaratuko dute antolatzaileek.

Gaizka Garitano, Aho Bizarrik Gabe Sanagustinen

Uztarria.eus | 2015-03-10 : 18:28 | Komunikabideak

Gaur, asteartea, 19:00etan hasiko da Eibar futbol taldearen entrenatzaileak Ander Ugarte kazetariarekin izango duen solasaldia, Aho Bizarrik Gabe zikloaren barruan. Kulturgunera joaterik ez dutenek streaming bidez zuzenean jarraitu dezakete saioa www.sanagustinkulturgunea.net webgunean. Baita Twitterren ere, #ABG_Garitano traola jarraituz.

'Kontuk eta komeriyek' Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-05 : 17:25 | Komunikabideak

Uztarria.eus-eko Kontuk eta komeriyek saioko Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan elkarrizketatu zituzten atzo, martxoak 4. Orain arte grabatu dituzten bi atalak (urtarrilekoa, sansebastianen gainekoa, eta otsailekoa, Azpeitiko parrandaren gainbeheraz) izan zituzten hizpide, baita bideoak grabatu eta elkarrizketak egiterakoan bizitzen ari diren esperientziak ere.

Pepe Aizpuru eta Nekane Zinkunegi, Argia Sariak jaso dituztenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-01-30 : 17:00

Argia astekariak gaur, urtarrilak 30, banatu ditu aurtengo Argia Sariak. Euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuak saritzen dituzte eta, 26. edizioa izan den honetan, Pepe Aizpuru azpeitiarra eta Nekane Zinkunegi ...

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, Nekane Zinkunegi)

'Urola Kostako Hitza', papera eta sarea berrituta

Urola Kostako Hitza | 2015-01-27 : 12:37 | Komunikabideak

Diseinu berria estreinatu du gaur, asteartea, Urola Kostako Hitza-k papereko euskarrian eta webgunean. Kalitate bera paperean, atal berriak webgunean.

 

Bazkidetzak sendotzea izango da Uztarriaren 2015erako erronketako bat

Uztarria.eus | 2015-01-23 : 16:19 | Komunikabideak

Ostegunean egindako batzarrean, 2014. urtearen balantzea aurkeztu eta 2015erako asmoen berri eman zitzaien bazkideei. Aurten ere bazkidetza kanpainarekin jarraituko du Uztarriak, bereziki herriko auzo berriei zein harpide direnei zuzenduta.

 

Patxi Azkargortaren liburuxka aurkeztu du Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-01-03 : 14:01 | Komunikabideak

Patxi Azkargorta zenaren liburuxka biografikoa aurkeztu du gaur, zapatua, Uztarria Komunikazio Taldeak. Sanagustin kulturgunean izan da aurkezpen ekitaldia eta jende ugari bildu da bertan. Azkargortaren senitarteko eta lagunak ere han izan dira. Aintzane Larrañagak idatzi du liburuxka.

 

Patxi Azkargorta zenaren biografia aurkeztuko du Uztarriak bihar

Uztarria.eus | 2014-12-29 : 12:16 | Komunikabideak

Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpen ekitaldia, 12:00etan. Azpeitiko komunikazio taldeak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen proiektuko hamaikagarren fruitua izango da Azkargortarena: Aintzane Larrañaga kazetariak idatzi du. Aurrekoak bezala, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute liburuxka urtarrileko aldizkariarekin, eta gainerakoek 5 euroren truke erosi ahal izango dute. Uztarriaren 26. produktua izango da; orain arteko 25 produktuak

 

Aintzane LarraƱaga: "Patxik bizitza luze eta oparoa izan zuen, eta ingurukoek mila istorio eta anekdota zituzten kontatzeko"

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 16:38 | Komunikabideak

Zapatuan, urtarrilaren 3an, aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak Patxi Azkargortari eskainitako liburuxka biografikoa. Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpena, 12:00etan. Aintzane Larrañaga azpeitiar kazetariak idatzi du Uztarriaren liburuxka biografikoen sailaren hamaikagarren lana. Urtarrilaren hasieran banatuko du Uztarriak liburuxka bazkideen artean, eta salgai ere jarriko du. Uztarria.com-ek Aintzane Larrañagarekin hitz egin du, egindako lanaz.

 

Hitzarmena sinatu dute Udalak eta 'Urola Kostako Hitza'-k

Uztarria.eus | 2014-12-10 : 10:51

Azpeitiko Udalak Urola Kostako Hitza diruz laguntzeko urtebeterako hitzarmena sinatu du. Udalaren esanetan, "Azpeitian eta Urola Erdia eskualdean oinarrizko hedabide bihurtu da Urola Kostako Hitza. Modu horretan, eskualdeko prentsan euskara ...

Mahai-ingurua laburrean

Uztarria.eus | 2014-11-26 : 12:18 | Komunikabideak

Atzo, asteartea, Komunikatzeko moduak, tresnak, subjetuak... mahai-ingurua izan zen Sanagustin kulturgunean. Bertan parte hartu zuten Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariak, Lander Arbelaitz Argia-ko kazetariak, Nekane Zinkunegi Info7-ko kazetariak eta Luistxo Fernandez Codesyntax enpresako kideak. Hitzaldiko esan batzuk jaso ditugu. Bihar, osteguna, jarriko dugu hitzaldiaren bideoa ikusgai. Bihar aurkeztuko du Uztarriak bere ibilbidea jasotzen duen Mugarria ikus-entzunezkoa Sanagustin kulturgunean (19:00).

 

Jarraitu kazetaritzaren inguruko mahai-ingurua Twitterrez eta streaming bidez

Uztarria.eus | 2014-11-25 : 18:05 | Komunikabideak

Sanagustin kulturgunera joaterik ez dutenek, Kazetaritza gaur egun. Komunikatzeko moduak, tresnak, subjetuak... hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango dute Internetez. Izan ere, Erlo Telebistak zuzenean emango du solasaldia streaming bidez eta ...

Inkestan galdera berria: 'Joango al zara 'Denon Artean 2015' aurrekontu parte-hartzaileen bileretara?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2014-11-10 : 12:34 | Komunikabideak

Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Joango al zara 'Denon Artean 2015' aurrekontu parte-hartzaileen bileretara?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Emaitzak: 398 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 17 18 19 20