Kirolak

Egun pasa bikaina, Axpetik Urkiolara

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-05-08 : 09:57 | Kirolak

Axpe-Artola lepoa-Urkiola ibilaldia egin zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak joan den igandean

68 mendizalek parte ...

Jonathan Terronek jiu-jitsuko Europako txapeldun titulua berretsi du

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 13:08 | Kirolak

Azpeitiko bizilagunak bigarrengo aldiz eskuratu du Brazilian jiu-jitsu txapelketako Europako Txapelketako lehen saria. Jose Miguel Tamayo eta Octavio Oscar Luz de Paula donostiarrekin batera, Azpeitia ordezkatu du Terronek asteburuan Katalunian jokatu den txapelketan.

 

12.317 zenbakia izan da Ilunpeko zozketako zenbaki saritua

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea | 2018-05-07 : 11:28 | Kirolak

Urtero bezala, eskuz banakako txapelketa nagusiko finalerako 4 kantxako sarrera, Loiola Hotelean 4 bazkari eta 1.200 euro banatuko ditu Ilunpek sari bakar batean.

Mikel LarraƱaga, Urrezko Banakako Aizkolari txapelketaren finalaurrekoetara

Uztarria.eus | 2018-05-06 : 17:12 | Kirolak

 

Urrezko Banakako Aizkolari txapelketaren sailkapen faseko azken jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian Urrestillako Txikuri pilotalekuan. Finalaurrekoetarako azken bi txartelak zeuden jokoan, eta Mikel Larrañaga azpeitiarrarentzat eta Eneko Otaño ...

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Ivan Morenok irabazi du Urrakiko igoera txirrindularitza proba

Uztarria.eus | 2018-05-06 : 13:48

Txirrindularitzako XLVIII. Urrakiko Igoera Lizarte taldeko Ivan Morenok irabazi du. Haren atzetik, bigarren Tiago Gomes (Aldro Team) eta Carlos Cobos (Caja Rural) izan dira Urraki gaineko helmugan. Torneo Euskaldunako bosgarren ...

Mendiko eguna izan dute herriko ikasleek eskola kirolean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-05-05 : 17:49 | Kirolak

Gaur, maiatzak 5, izan dute herriko ikastetxeetako gaztetxoek eskola kirolaren egutegi barruan mendiko eguna.

Lagun ...

Txirrindularitzako Urrakiko Igoera jokatuko da bihar

Uztarria.eus | 2018-05-05 : 12:55 | Kirolak

Bihar, igandea, XLVIII. Urrakiko Igoera txirrindularitza proba jokatuko da Azpeitian. 09:00etan irtengo dira Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak Azpeitiko plazatik.

 

Saskibaloi uholdea maiatza amaitzeko, Iraurgiren V. Topaketarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-05-05 : 10:28 | Kirolak

Benetako saskibaloi eta haur uholdea izango ditugu datozen maiatzaren 26an eta 27an Azpeitian. Izan ere, 500 neska-mutil inguru espero ditugu gure kantxetan eta kaleetan, Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan parte hartzeko.

 

Iraurgiren espedizioa, Jakatik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-05-04 : 12:57 | Kirolak

 

Denboraldiko topagune politenetik itzuli dira dagoeneko Iraurgi Saskibaloiko jokalariak. Sabiñanigon, Panticosan, Villanuan eta, nola ez, Jakan izan ditugu 2002 eta 2008 urte bitartean jaiotako 150 haur eta gazte, eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Jonathan Terronek Brazilian Jiu Jitsuko Europako txapela jokoan izango du asteburuan

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 16:35 | Kirolak

Brazilian Jiu Jitsu Federazioak antolatutako Nazioarteko Masterra jokatuko du asteburuan, Katalunian. Jose Miguel Tamayo eta Octavio Oscar Luz de Paula donostiarrekin batera, Azpeitia ordezkatuko du txapelketan.

 

Urrezko aizkolari eta harri-jasotze txapelketen kanporaketak jokatuko dituzte igandean Urrestillan

Uztarria.eus | 2018-05-03 : 13:12 | Kirolak

Mikel Larrañaga azpeitiarrak Eneko Otañorekin, Jesus Mari Mujikarekin eta Arkaitz Jauregirekin neurtuko ditu indarrak aizkolarien lehian. Harri jasotzen, berriz, binakakoa izango da lehia: Xabier Aranburu Guzta urrestildarrak eta Aimar Galarragak osatuko dute bikoteetako bat, Iban Ugartemendiak eta Beñat Telleriak bestea. 12:30ean hasiko da jaialdia, Txikuri frontoian.

 

Mikel LarraƱaga: "Pertsonari azala kentzeko enborrari baino kolpe handiagoak eman beharra dago"

Uztarria.eus | 2018-05-02 : 11:14 | Kirolak

Pentsu banatzailea da ofizioz Mikel Larrañaga, baina aizkorarako duen jardunagatik da ezaguna herrian. Berari egokitu zitzaion apirileko Uztarria aldizkariko 'Erotikan Plax!' ataleko galderei erantzutea. Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Arremanitzeko kideek egin diote elkarrizketa Uztarriaren apirileko aldizkarirako, 204. zenbakirako.

 

Frontoian ere bai

Uztarria.eus | 2018-05-01 : 10:53 | Kirolak

Gizonen eremua izan da esku-pilota ia osorik, orain arte. Emakume Master Cup txapelketaren aitzakian hasi dira gauzak aldatzen, pixkanaka. Mailo Oiarzabal kazetariak herriko emakume pilotariekin osatu du erreportajea, Uztarriaren apirileko aldizkarirako, 204. zenbakirako.

 

Azpeitiko xakelariek maila ederra erakutsi dute Azkoitiko Udaberriko Festibalean

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 12:22 | Kirolak

Cristian Cretu lehen postuan sailkatu zen atzo jokatu zen 16 urtez azpikoentzako lehiaketa horretan. Aner Alonso hirugarren sailkatu zen, Luis Andoni Lazkano laugarren, Beñat Aristegi seigarren eta Alain Mateos zazpigarren.

 

Maiatzeko lehen bi asteburuetarako irteerak antolatu ditu Lagun Onak MBk

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 10:00 | Kirolak

Maiatzaren 6an Urkiolara irteera egingo dute gaztetxoei zuzenduta. Hilaren 12an, aldiz, Azpeitia-Bilbo egitasmoaren bosgarren etapa izango da, Bermeotik Bakiora artekoa. Dagoeneko eman daiteke izena bi irteeretan parte hartzeko. 

 

Maite Etxezarretak Pagoeta Mendi Lasterketa irabazi eta marka ezarri du

Uztarria.eus | 2018-04-30 : 08:40 | Kirolak

Atzo jokatu zen probaren XV. edizioa, eta azpeitiarra izan zen emakumeetan nagusi 21 kilometroko proban. Etxezarretak Pagoetako lasterketako emakumeen marka ezarri du, bera izan baita probaren hamabost edizioetan denbora onena lortu duen kirolaria. 01:50:49 denbora marka ezarri du.

 

Walter Becerra eta Oihana Azkorbebeitia nagusi, XIV. Izarraizko mendi lasterketan

Uztarria.eus | 2018-04-29 : 14:25 | Kirolak

 

Ibilbide berriarekin, Izarraizko Atea parkean hasi da Azkoitiko Anaitasuna eta Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunek elkarlanean antolatutako Izarraizko XIV. Mendi Lasterketa, 09:30ak puntuan. Leku berean baina orduerdi beranduago, 10 ...

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Mailaz jaitsi da Sammic ISB taldea

Uztarria.eus | 2018-04-28 : 11:06 | Kirolak

Denboraldi bat Espainiako Urrezko LEB Ligan aritu ostean, Zilarrezko LEBera jaitsi da gizonen lehen taldea. Araberriren aurka atzo jokatu zuen denboraldiko azken partida ISBk Gasteizen, eta ezin izan zuen Arabako taldea mendean hartu.

 

137 lagunek eman dute izena Izarraizko mendi lasterketan

Uztarria.eus | 2018-04-27 : 12:09 | Kirolak

Proba luzean 137 gizon-emakumek eman dute izena; motzean, berriz, 86 lagunek. Besteak beste, Nuria Picasek, Oihana Azkorbebeitiak, Maria Zorrozak, Walter Becerrak, Ander Cangasek, Xabat Manzisidorrek eta Imanol Larrañagak parte hartuko dute lasterketa nagusian. 09:30ean hasiko da lasterketa luzea, Izarraizko Atea parkean, eta 10:00etan laburra. Bihar umeentzat jolasak eta Nuria Picas lasterkariaren izango dira.

 

Lagun Onak AlgaraKlown-ekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2018-04-26 : 11:11 | Kirolak

Etzi eguerdian, 12:00etan, Garmendipen jokatuko den Hirugarren Mailako Lagun Onaken eta Basconiaren arteko neurketa berezia izango da: errifatik lortzen den dirua AlgaraKlown elkartearentzat izango da. Zozketa berezia izango da, gainera; izan ere, Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarrak sinatutako bota parea eta Realaren eta Leganesen arteko partidarako sarrera izango dira sari gisa.

 

Emaitzak: 4552 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 225 226 227 228