Kirolak

Nuarbe onena larunbatean

Uztarria.com | 2002-05-27 : 17:05 | Kirolak

Larunbatean eman zitzaion hasera Euskal Herriko Txapelketari Nuarben, eta egun ezin hobea izan zen bertakoentzat. Tiraldi guztiak bereganatu zituzten nuarbetarrek, eta lur gainean areriorik ez dutela erakutsi zuten.

 

Nuarben hasiko da Sokatirako Euskal Herriko Txapelketa, bihar

Uztarria.com | 2002-05-24 : 14:05 | Kirolak

Bihar emango zaio hasera Euskal Herriko Txapelketari Nuarben, arratsaldeko bostetan. Txapela ligaz erabakiko da, eta lehiak bi hilabete iraungo ditu. Sei klub arituko dira norgehiagokan: Nuarbe, Mutriku, Getxo, Goiherri, Abadiño eta Areso.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Gipuzkoako Areto Futboleko Federazioak Lehenengo Mailarako txartela lau taldek eskuratuko dutela jakinarazi du

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-05-20 : 19:05 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek Lehenengo Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Azpeitiarrek hirugarren postua ziurtatu zuten joan den asteburuan Legorretako Bilkoini 6-0 gailendu ostean eta Federazioak jakitera eman duenez,igoera automatikoki emango dutenak sailkapeneko lehenengo lau taldeak izango dira. Ligari amaiera emateko Jostaldi Azkoitiko Plaza Berriren aurka lehiatuko da datorren larunbatean.

Ikaspilotaren jaialdi berezia Izarraitzen larunbatean

Ikaspilotako antolatzaileak | 2002-05-20 : 17:05 | Kirolak

Ikaspilotaren eskutik eta KUTXAren laguntzaz Maiatzaren 25ean, Gipuzkoako pilota topaketen egun berezia ospatuko da Izarraitz pilotalekuan.

 

Lagun Onak-ek Hirugarren Mailako txartela jokoan larunbatean, Zarautzen

Uztarria.com | 2002-05-20 : 15:05 | Kirolak

Azken jardunaldi erabakigarria jokatuko da larunbatean futboleko Preferente mailan, Tolosa edo Lagun Onak Hirugarren Mailara igoko direlako. Biak berdinduta daude, baina gol aldea tolosarren alde dago.

Jostaldi hirugarren postuan da eta Lehenengo Mailara igotzeko aukerari eusten jarraitzen dio

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-05-08 : 18:05 | Kirolak

Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi besterik gelditzen ez direnean, areto futboleko Jostaldik Lehenengo Mailara igotzeko dituen posibilitateak bere hortan jarraitzen dute. Talde azpeitiarra sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da ligako azkenengo bi partidak irabazi ostean eta igoera oraindik automatikoki lortu en duen arren, denboraldi amaieran berau eskuratzeko aukera dezente dituela esan daiteke, gorengo dibisioetako gorabeherak direla medio.

Joxe Takolo 2002 Bekak “maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak” bultzatuko ditu

Uztarria.com | 2002-05-03 : 17:05 | Kirolak

Joxe Takolo Bekak goi-mendizaletasuna bultzatzeko asmoz Euskal Herriko Mendi Federazioko kide diren Euskal Autonomi Erkidegoko mendizale, mendi-elkarte eta beste hainbat eratako elkarte eta taldek antolatutako maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatuko ditu. Beka 3.606,07 eurokoa da (600.000 pezeta), eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Azpeitiko Udalak finantzatuko du.

Areto futboleko Jostaldik partida erabakigarria jokatuko du ostegunean

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-04-30 : 18:04 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek norgehiagoka erabakigarriak jokatuko ditu aste honetan etxean. Lehena, ostegunean, 19.30etan, Tolosako Laskorain taldearen aurka (5.sailkatua) eta bigarrena, larunbatean, Legazpiko La Bellotaren kontra. Bi partidak irabaziz gero, talde azpeitiarrak aurrerapauso garrantzitsua emango luke Lehenengo Mailara igotzeko lehian.

Azpeitiko III. Erremonte Txapelketa atzo aurkeztu zen

Uztarria.com | 2002-04-30 : 12:04 | Kirolak

Hiru urtetan jarraian, Azpeitiko Kirol Batzordeak Azpeitiko Erremonte Txapelketa antolatu du profesional hasiberrintzat. Honekin, erremontea bultzatu nahi da, etorkizunari begira aukera berria eskuratzen duten jokalari gazteen bitartez.

 

Jostaldik sailkapeneko hirugarren postua eskura du

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-04-16 : 19:04 | Kirolak

Azpeitiko areto futbol taldeak sailkapeneko hirugarren tokia eskura dezake asteburu honetan, baldin eta postu horretan aurkitzen den taldeak, Ormaiztegiko Irizarrek, garaipena lortzen ez badu eta bera Donostiako Antxeta Bodegiari gailentzeko gai bada. Jostaldik urrezko sei puntu lortu ditu azkenengo bi jardunaldietan eta datozen hiru norgehiagokak etxean jokatuko ditu.

Lagun Onak mendi taldekoak Aste Santutan Guadarraman izan ziren

Lagun Onak M.B. | 2002-04-16 : 12:04 | Kirolak

Lagun Onak mendi elkarteak Aste Santuan egin zuen irteeran Guadarramako mendikatea ezagutzeko aukera izan zuen. Irteeran 44 mendizalek parte hartu zuten.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Jostaldik datorren ostegunera atzeratu du ligako partida

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-04-05 : 16:04 | Kirolak

Azpeitiko areto futbol taldeak ez du ligako partidarik jokatuko bihar etxean, izan ere, jardunaldi honetako aurkaria zen Makax talde donostiarrak eskatuta, hurrengo ostegunera atzeratu baitu. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00etan hasiko da herriko kiroldegian.

Jostaldik garaipena behar du larunbatean laugarren postua berreskuratzeko

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-04-02 : 19:04 | Kirolak

Azpeitiko areto futbol taldeak partida garrantzitsua jokatuko du datorren larunbatean etxean, izan ere, bere aurkaria une honetan sailkapenean aurre hartzen dion Donostiako Makax taldea izango baita. Garaipena lortuz gero, Jostaldik laugarren tokia berreskuratuko luke. Huts eginez gero, aldiz, definitiboki –ez automatikoki– agur esango lioke Lehen Mailara igotzeko posibilitateari.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren sailkapena

Uztarria.com | 2002-04-02 : 10:04 | Kirolak

Antolatzaileek eman berri digute iragan larunbatean ospatu zen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko sailkapena. Albiste honetan, oso-osorik aurkituko duzue.
 

Eguerdian inauguratu da Diego Garciaren irudia

Uztarria.eus | 2002-03-30 : 18:03 | Kirolak

Gaur eguerdian Azkoitia eta Azpeitia bitartean, Loiolan, Diego Garciaren irudia inauguratu da. Inaugurazio ekitaldia 12:00etan hasi da, korrikalari ezagunak eta bere lagunak (Martin Fiz, Alberto Juzdado, Alejandro Gomez, Kamel Ziani eta Abel Anton besteak beste), senideen artean gurasoak eta anai-arreba, lagunak, Azpeiti eta Azkoitiko alkateak eta udaletxeetako ordezkariak eta herritar ugari izan dira ekitaldian.
 

Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren I. Mendi Biatloiko irabazleak

Patxi | 2002-03-27 : 18:03 | Kirolak

Aurten Loiolako jaietan lehenengoz ospatu zen I. Mendi Biatloian Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren garaile. Guztira 49 lagunek parte hartu zuten proban

 

Diego Garcia gogoratuz

Euskadi Irratia | 2002-03-22 : 09:03 | Kirolak

Euskadi Irratiak Diego Garciaren heriotzaren urteurrena dela eta ordubeteko saio berezia egingo du Azpeitian.

 

Berriro Izarraiztik Himalayara

Uztarria.com | 2002-03-21 : 12:03 | Kirolak

Atzo, martxoaren 20an abiatu zen Josu Bereziartua Himalaia-ko mendietaruntz, Makalu (8.463 metro) mendirako espedizio bateko kide da Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Juan Carlos Tamayo eta Fernan Latorrerekin batera.

 

Azpeitiarrek erraz asko hartu zuten mendean etxean hirugarren sailkatua joan den asteburuko partidan (6-1)

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-03-18 : 19:03 | Kirolak

Azpeitiko areto furbol taldeak denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren ostiralean Getarian. Azpeitiarrek sekulako garaipena lortu zuten ligako azken jardunaldian Ormaiztegiko Irizar taldeari, hirugarren sailkatuari 6-1 gailendu ostean eta sailkapeneko laugarren tokian mantentzen dira, igoera postuetatik bost puntura. Asteburu honetan, berriz, bigarrenaren aurka lehiatuko dira eta oraingoan ere, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute.

Ion Agirre herritarra azkarrena Urrakin

Uztarria.com | 2002-03-18 : 11:03 | Kirolak

Ikasberrik antolatutako Rallysprint-ak jendetza bildu zuen Urrakiko maldetan. Herrian, gainera, herritar bat izan zen azkarrena: Ion Agirre. Sailkapen guztia ikus dezakezue hemen.

 

Emaitzak: 4624 | Orriak: 1 2 3 4 ... 226 227 228 229 230 231 232