Kirolak

Asteburu honetan da XX. Urrakira Igoera

Uztarria.eus | 2002-09-11 : 13:09 | Kirolak

Datorren asteburuan izango da Lagun Artea taldeak antolatzen duen XX. Urrakira Igoera. 86 gidarik eman dute izena aurtengo edizioan, tartean Andrés Vilarriño, Santi Artetxe, Pantxo Egozkue, Aitor Zabaleta. Larunbatean izango dira berifikazioak eta igandean goizeko 09:30ean hasiko da proba entrenamenduekin.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Emaitza gazi-gozoak gidari azpeitiarrentzat

Uztarria.eus | 2002-09-09 : 16:09 | Kirolak

Jakinekoa da Azpeitian kotxe lasterketarako dagoen afizioa. Asteburu honetan Rallye Vasco-Navarrorekin zuten zita afizionatuek, bertan bi gidari azpeitiarrek hartu dute parte: Iñaki Alberdi eta Jon Agirrek. Lehenengoak erretiratu beharra izan zuen, eta bigarrena, berriz, sailkatutako euskal gidari onena izan zen. Proba Fusterrek irabazi zuen.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Joseba Albizuk 2002ko Tenerifeko Itzulia irabazi du

Uztarria.eus | 2002-09-09 : 13:09 | Kirolak

Joseba Albizuk, Cafés Baquéko txirrindulariak, irabazi du afizionatuentzako Tenerifeko itzulia. Tenerifeko itzulia atzo amaitu zen, eta bost egun iraun zituen.

 

Uztailaren 20 eta 21ean Lagun Onak M.B. k 'Picos de Europa'ra egin zuen ibilaldia

Lagun Onak M.B. | 2002-09-02 : 17:09 | Kirolak

Uztailaren 20an, Azpeititik goizeko 03:00etan abiatu ginen autobusez. Goizeko 07:00ak alderako, ttipi-ttapa ibilbideari ekin zioten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Careseko ibilalditxoan ez zuten "aldapa handirik" topatu eta Cain-era iritsi arteko bidea "paseo atsegina" izan zen mendizaleentzat.

 

Jende askorekin ospatu zuen Iraurgik 25. urteurreneko egun nagusia

Uztarria | 2002-07-26 : 13:07 | Kirolak

Atzo ospatu zuen Iraurgi Saskibaloi Elkarteak 25. urteurreneko egun nagusia. Arrakastaz ospatu ere, jende ugari bildu zelako bai liburuaren aurkezpenean bai bazkarian.

 

Santiyo egunean izango da Iraurgiren 25. urteurreneko liburuaren aurkezpena eta bazkaria

Uztarria.eus | 2002-07-24 : 15:07 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Elkartearen egun handia ospatuko da Santiyo egunean, uztailaren 25ean, bere 25. urteurrena betetzen ari dela-eta liburua aurkeztuko baitu lehenik eta bazkaria egingo duelako gero.

Erremonte txapelketa eta esku-huskako profesionalak

Uztarria.eus | 2002-07-23 : 17:07 | Kirolak

Santiyotan eta Saninaziyotan pilotazaleentzako aukera bikaina izango da Azpeitian: San Inazio Erremonte Txapelketa izango baita eta esku-huskako profesionalen partidetan pilotari ezagunak jokatuko baitute Izarraitz Pilotalekuan: Titin, Goñi III eta Goñi II, Barriola, Beloki, Unanue... Erremonteko partidak 23:00etan izango dira eta Esku-huskakoak, berriz, 22:30ean.

Milagrosa ikastetxeko benjamin futbol taldeak Iruñea Cup Txapelketan 'kontsolazio finala' irabazi zuen

Milagrosa Ikastetxea | 2002-07-12 : 11:07 | Kirolak

Uztailaren lehenengo astean Iruñean jokatu zen Nazioarteko Iruñea Cup Txapelketan Milagrosa ikastetxeko benjamin futbol taldeak kontsolazio finala irabazi zuen.

 

Iraurgi Saskibaloi Taldeko bazkarirako txartelak salgai daude

Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2002-07-12 : 11:07 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu du Santiago Egunerako, uztailaren 25a. Bazkaria 14:30ean izango da Loiola Hotelean, eta dagoeneko herriko tabernetan txartelak salgai dira.

 

Nuarbek ziurtatuta du 640 kiloko txapela

Uztarria.eus | 2002-07-08 : 12:07 | Kirolak

Nuarbe sokatira taldeak finalerako txartela jaso zuen uztailaren 6an, Mungian (Bizkaia) jokatu zen Euskal Herriko Txapelketako 640 kiloko zortzigarren saioan.

Lagun Onakekoak ekainaren 22-23an Piriniotan izan ginen

Lagun Onak M.B. | 2002-07-01 : 15:07 | Kirolak

Lagun Onak M.Bak elkartekoak Pirinioetan izan ginen orain bi asteburu. Larunbatean Lac des Gloriettes-Pimene-Gavarnie ibilbidea egin genuen, eta Puerto de Bujaruelo-Taillon-Puerdo de Bujaruelo igandean. Uztailean Arantzazura eta 'Picos de Europa'ra joango gara.

 

Elbarrituen kiroletan emaitza onak lortu dituzte azpeitiar kirolariek

Amue | 2002-06-28 : 11:06 | Kirolak

Xabier Madinak, maiatzaren 25 eta 26an Lleidan jokatu zen Slalom-eko Espainiako txapelketan aurreneko postua lortu zuen.

Joseba Albizu 'Girinoan' bigarrena izan da

Uztarria.eus | 2002-06-25 : 15:06 | Kirolak

Joseba Albizu azpeitiarra 26 urtetik beherakoen Italiako Girinoan bigarrena izan da. Albizuk Giussepe Muragliak, irabazleak, baino 32¨ gehiago behar izan zituen. Lortutako emaitzaren ondoren Italiako taldeetatik proposamenak ere izan ditu.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Pablo Ibarren alde, herri kirol jaialdi erraldoia egingo da Azpeitiko zezen-plazan

Uztarria.com | 2002-06-14 : 12:06 | Kirolak

Bihar, ekainak 15, Azpeitiko zezen-plazan herri kirol jaialdiaz gozatzeko aukera izango da. Herri kirol jaialdia Pablo Ibar gaztearen alde antolatu da. Jakina denez, Pablo Ibar heriotzaren korridorean aurkitzen da, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen ere. Hori dela eta, jaialdian bilduko den diru kopurua (sarrera 10 eurokoa da) berari laguntzeko erabiliko da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Futbitoko begirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu da

Uztarria.com | 2002-06-13 : 19:06 | Kirolak

Orain gutxi sortu den Eskolako Kirolerako Kontseiluak, Iraurgi Lantzenen bitartez, 2002-2003 rako, Azkoiti-Azpeitiko ikastetxeetako kirol programa antolatzeari ekin dio. Programako ekintza nagusienetako bat, futbitoko begirale titulua lortzeko aukerarena da. Nahiz eta klaseak irailean izango diren, izena emateko epea uztailaren 15ean bukatuko da.

2001-2002 futbol denboraldiari bukaera eman zioten Ikasberrikoek

Uztarria.com | 2002-06-12 : 11:06 | Kirolak

Ikasberriko futbol taldeetako kideek 2001-2002 denboraldiari bukaera eman zioten joan den larunbatean. Denboraldiaren amaiera ospatzeko afari bat egin zuten Kiruri jatetxean eta bertan, 50 jokalari eta 20 bat guraso elkartu ziren.

Mikel Labakak Realarekin egingo du aurre denboraldia

Uztarria.com | 2002-06-10 : 11:06 | Kirolak

Azken aste hauetako zurrumurrua baieztatu da, eta Mikel Labakak, Reala Bko jokalariak, Realarekin egingo du aurre denboraldia. Uztarria aldizkarian jakitera eman genuen laster argituko zela Mikel Labakaren geroa, egun hauten Reynald Denoueix, entrenatzaile frantziarra, erabakiak hartzekotan baitzen.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

'Uda Kirola 2002'-an parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.com | 2002-06-05 : 13:06 | Kirolak

Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordeak haur eta gazteentzat Uda Kirola 2002 programa martxan jarri du. Honela, aerobik, mendiko bizikleta, tenisa, eskalada eta patineta on line ikasteko aukera dute 9-16 urte bitarteko azpeitiarrek ekaina eta uztailean.

Zarautz Preferentean Joseba Zubizarreta azpeitiarra izango da entrenatzailea 2002-2003 denboraldian

Uztarria.com | 2002-06-04 : 18:06 | Kirolak

Joseba Zubizarreta "Galtxa" izango da 2002-2003 denboraldian Zarautz Preferenteko entrenatzaile berria. Bere ondoan, Fermin Yerobi arituko da laguntzaile bezala eta Asier Landa prestatzaile fisiko eta atezainen entrenatzaile gisa.

Festa giroa larunbatean Lagun Onak Hirugarren Mailara igo dela-eta

Uztarria.com | 2002-05-28 : 16:05 | Kirolak

Lagun Onakekoak eta futbol zaleak gustora dira taldea Preferenteko irabazle suertatu, eta datorren urtean 3. mailan jokatuko duelako berriro.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 4624 | Orriak: 1 2 3 4 ... 225 226 227 228 229 230 231 232