Kirolak

Jostaldik datorren ostegunera atzeratu du ligako partida

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-04-05 : 16:04 | Kirolak

Azpeitiko areto futbol taldeak ez du ligako partidarik jokatuko bihar etxean, izan ere, jardunaldi honetako aurkaria zen Makax talde donostiarrak eskatuta, hurrengo ostegunera atzeratu baitu. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00etan hasiko da herriko kiroldegian.

Jostaldik garaipena behar du larunbatean laugarren postua berreskuratzeko

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-04-02 : 19:04 | Kirolak

Azpeitiko areto futbol taldeak partida garrantzitsua jokatuko du datorren larunbatean etxean, izan ere, bere aurkaria une honetan sailkapenean aurre hartzen dion Donostiako Makax taldea izango baita. Garaipena lortuz gero, Jostaldik laugarren tokia berreskuratuko luke. Huts eginez gero, aldiz, definitiboki –ez automatikoki– agur esango lioke Lehen Mailara igotzeko posibilitateari.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren sailkapena

Uztarria.com | 2002-04-02 : 10:04 | Kirolak

Antolatzaileek eman berri digute iragan larunbatean ospatu zen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko sailkapena. Albiste honetan, oso-osorik aurkituko duzue.
 

Eguerdian inauguratu da Diego Garciaren irudia

Uztarria.eus | 2002-03-30 : 18:03 | Kirolak

Gaur eguerdian Azkoitia eta Azpeitia bitartean, Loiolan, Diego Garciaren irudia inauguratu da. Inaugurazio ekitaldia 12:00etan hasi da, korrikalari ezagunak eta bere lagunak (Martin Fiz, Alberto Juzdado, Alejandro Gomez, Kamel Ziani eta Abel Anton besteak beste), senideen artean gurasoak eta anai-arreba, lagunak, Azpeiti eta Azkoitiko alkateak eta udaletxeetako ordezkariak eta herritar ugari izan dira ekitaldian.
 

Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren I. Mendi Biatloiko irabazleak

Patxi | 2002-03-27 : 18:03 | Kirolak

Aurten Loiolako jaietan lehenengoz ospatu zen I. Mendi Biatloian Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren garaile. Guztira 49 lagunek parte hartu zuten proban

 

Diego Garcia gogoratuz

Euskadi Irratia | 2002-03-22 : 09:03 | Kirolak

Euskadi Irratiak Diego Garciaren heriotzaren urteurrena dela eta ordubeteko saio berezia egingo du Azpeitian.

 

Berriro Izarraiztik Himalayara

Uztarria.com | 2002-03-21 : 12:03 | Kirolak

Atzo, martxoaren 20an abiatu zen Josu Bereziartua Himalaia-ko mendietaruntz, Makalu (8.463 metro) mendirako espedizio bateko kide da Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Juan Carlos Tamayo eta Fernan Latorrerekin batera.

 

Azpeitiarrek erraz asko hartu zuten mendean etxean hirugarren sailkatua joan den asteburuko partidan (6-1)

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-03-18 : 19:03 | Kirolak

Azpeitiko areto furbol taldeak denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren ostiralean Getarian. Azpeitiarrek sekulako garaipena lortu zuten ligako azken jardunaldian Ormaiztegiko Irizar taldeari, hirugarren sailkatuari 6-1 gailendu ostean eta sailkapeneko laugarren tokian mantentzen dira, igoera postuetatik bost puntura. Asteburu honetan, berriz, bigarrenaren aurka lehiatuko dira eta oraingoan ere, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute.

Ion Agirre herritarra azkarrena Urrakin

Uztarria.com | 2002-03-18 : 11:03 | Kirolak

Ikasberrik antolatutako Rallysprint-ak jendetza bildu zuen Urrakiko maldetan. Herrian, gainera, herritar bat izan zen azkarrena: Ion Agirre. Sailkapen guztia ikus dezakezue hemen.

 

Bihar III. Ikasberri Rallyesprintean Artetxe, Agirre eta Alberdi auto-gidariak izango dira

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-03-15 : 15:03 | Kirolak

Azpeititik Goiatzera bidean izango da III. Ikasberri Rallyesprinta. Rallysprinta hau Ikasberri Azpeitiko Ikastolak, Lagun Artea Eskuderiaren eta RAC Vasco Navarro-ren laguntzarekin antolatu ohi du. Eta aurtengo honetan parte hartzeko 72 auto-gidarik eman dute izena.

Jostaldi hirugarren sailkatuaren aurka lehiatuko da ostiralean

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-03-13 : 20:03 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek benetan partida garrantzitsua jokatuko du asteburu honetan etxean. Izan ere, aurkari bezala sailkapenaren hirugarren postuan aurkitzen den Irizar taldea izango baitu. Azpeitiarrak laugarrenak dira eta, beraz, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute, igoera postuetatik urrundu nahi ez badute behintzat. Partida arratsaldeko 20:00etan hasiko da herriko kiroldegian.

Diego Garciaren oroimenez izango da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Uztarria.com | 2002-03-06 : 16:03 | Kirolak

Atzo Donostian emaniko prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi zuten hemendik aurrerako maratoi erdiak Diego Garciaren omenezkoak izango direla.

VII. Pilota Topaketak ostiralean izango dira herrian

Uztarria.com | 2002-02-26 : 17:02 | Kirolak

Urtero legez, Pilota Topaketak izango ditugu herrian, martxoaren 1ean. Topaketa hauetan Azpeitiko, Azkoitiko nahiz Errezilgo ikastetxeetako LH 5. mailako ikasleek hartuko dute parte. Topaketak Ikasberri, Frontoi Txiki eta Izarraitzpeko pilotalekuetan izango dira.

 

Areto futbol taldeak ezinbestekoa du garaipena larunbatean igoera postuetara hurbiltzeko

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-02-26 : 12:02 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek garrantzi handiko partida jokatuko du datorren larunbatean etxean, sailkapeneko igoera postuetara gerturatzeko ezinbestekoa izango baitu garaipena lortzea. Azpeitiarrak seigarren dira sailkapenean azken bi jardunaldietan galtzaile irten eta gero. Asteburu honetako partidan gainera, arerio zuzena izango du aurrean Jostaldik, laugarren tokian azpeitiarrengandik hiru puntura dagoen Idiazabal Gorrotxategi taldea, hain zuzen ere.

Lagun Onak bigarrena da sailkapenean, Pasajes eta Tolosarekin batera

Uztarria.com | 2002-02-25 : 12:02 | Kirolak

Lagun Onakeko mutilek garaipen bana lortu zuten asteburuan. Preferente mailan 0-2 irabazi zuten Mutrikuren kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 4-1 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Corella taldearen kontra 1-0 galdu zuten.

Binakako Txapelketa Zeberio II.a-Iriartek irabazi zuten

Uztarria.com | 2002-02-22 : 11:02 | Kirolak

Pasa de larunbatean, Galarretan jokatutako finalean Zeberio II.a eta Iriartek, bigarren hau azpeitiarra, AltunaI.a-Eizagirreri 37-40 irabazita.Altuna I.a-Eizagirrek ia azken unea arte lortua zuten txapela, baina partidaren azken txanpan hutsak egin eta galdu egin zuten. Azpeitiar ugari izan zen Galarretako finalean Joxe Manuel Iriarte animatzen.

Betharram-etako frontoian teilatua zabaltzen ari dira

Uztarria.com | 2002-02-20 : 13:02 | Kirolak

Betharrametako frontoian teilatua zabaltzeko lanetan ari dira egun hauetan. Frontoian euria egiten zuenean jokatzea ezinezkoa zela-eta, teilatua euritarako egokitzea erabaki da. Honela, albotik urik ez sartzeko teilatua zabaltzen ari dira. Lanak datorren hilean amaituko dira, eta frontoia berriz erabiltzeko moduan izango da.

 

Aristik Seat Leon Kopan lehiatu nahi du aurtengo denboraldian

Uztarria.com | 2002-02-19 : 18:02 | Kirolak

Antonio Aristik aurtengo denboraldirako Seat Leon kopan lehiatzeko asmoa du, beharrezko aurrekontua lortzen badu. Horretarako, laguntzaileekin hitz egiten ari da. Eta dena ondo badoa, aurtengo denboraldian 250 zaldiko Seat Leon bat izango du esku artean. Aristi pasa den denboraldian Espainiako Hyundai kopako garailea izan zen, Accent batekin.

Arrospide eta Arria V. rentzat izan zen Urrezko Aizkora

Uztarria.com | 2002-02-19 : 16:02 | Kirolak

Angel Arrospidek eta Xabier Orbegozok, Arria V.ak, lortu zuten Urrezko Aizkora igandean. Bikote gipuzkoarrak Nazabal eta Lopez Azpilikuetari erraz irabazi zien, hauek lortutako 3 puntuen aurrean 18 lortu baitzituzten Arrospidek eta Arria V.ak.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Era guztietako emaitzak Ikasberriko futbol taldeentzat

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-02-19 : 15:02 | Kirolak

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako futbol taldeek jubenil eta 2. erregional mailan garaipena lortu zuten, ez ordea kadetetako 2. mailan. Asteburuan jokatutako 2. erregional kopako partidan Gazteak taldeari 4 eta 3 irabazi zion ikastolako taldeak, eta jubenilen 1. mailan 1 eta 3 Zestoakoei. Kadeteetako 2. mailan berriz 1 eta 2 galdu zuten Urkikoen kontra.

Emaitzak: 4293 | Orriak: 1 2 3 4 ... 210 211 212 213 214 215