Kirolak

Gimnasiako eta aerobikeko ikastaroak egongo dira uztailean eta irailean

uztarria | 2003-06-12 : 16:06 | Kirolak

Kirol patronatuaren ikasturtea amaitzear dago. Hala ere, uztailean eta irailean aerobikeko eta gimnasiako kurtso bereziak antolatu dira. Izena emateko epea ekainaren 16an bukatzen da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bereziartua-Jon eta Iribarren- Olazarrek jokatuko dute Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketako finala

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Kirolak

Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketa bukaerara iristen ari da. Ostiralean jokatuko dute finala Bereziartua-Jon eta Iribar-Olazarrek.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azkoitia eta Azpeitia lehiatuko dira herri arteko eskupilota txapelketako finalerdietan

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Kirolak

Azpeitak Bergaran lortu zuen finalaurrekoetarako txartela, kadeteetan eta jubeniletan garaipena lortu ostean.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Pilota Eguna 2003 Frontoi Txikin ospatuko da ekainaren 14ean

Ikasberri pilota elkartea | 2003-06-10 : 11:06 | Kirolak

Ikasberri pilota elkarteak Pilota Eguna 2003 antolatuko du ekainaren 14rako. Egun horrek, antolatzen ari den txapelketa desberdinatako finalak izango ditu ardatz.

Areto futboleko taldeak entrenamentu irekiak egitea erabaki du

uztarria | 2003-06-05 : 17:06 | Kirolak

Azpeitiako areto futboleko taldeak gaur egun duena baino jende gehiago bildu nahi du denboraldi berrirako.

Joseba Albizu txirrindulariaren jarraitzaileek 'Peña Erreka' taldea osatu dute

uztarria | 2003-06-04 : 18:06 | Kirolak

Joseba Albizu azpeitiar txirrindulariaren jarraitzaile batzuek Erreka Taldea osatu dute, txirrindulariari laguntza eta babesa emateko asmoarekin.

Nuarbe nagusi Launako sokatiran

uztarria | 2003-05-27 : 12:05 | Kirolak

Lur gaineko sokatiran ekimen berria da Launako txapelketa, eta Nuarbe garaipenak lortzen ari da, arazo handirik gabe.

EBA ligako igoera finala Atletiko UPV-k irabazi zuen

uztarria | 2003-05-26 : 19:05 | Kirolak

Asteburuan jokatu zen EBA ligako igoera finala, Azpeitiko kiroldegian. Atletiko UPV-k irabazi zuen, eta Jostaldi kirolak 4. postuan geratu zen.

 

Peñagarikanok erraz irabazi zuen lehen mailarako pasea

uztarria | 2003-05-26 : 17:05 | Kirolak

Kepa Peñagarikano pilotari gazteak 22 eta 9 irabazi zion Haritz Berraondori bigarren mailako finala. Sakez egin zituen 11 tanto, Berraondoren hutsak nabari utziz.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Peñagarikanok pilotako lehen mailara igotzeko txartela jokoan du

Uztarria.eus | 2003-05-23 : 16:05 | Kirolak

Kepa Peñagarikano pilotari azpeitiarrak Aritz Berraondo antzuolarraren aurka bigarren mailako txapela jokatuko du igandean Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 17:00etan. Bigarren mailako txapelarekin batera datorren urtean lehen mailan aritzeko aukera dute jokoan biek. Azpeititik pilota partida ikustera joateko autobusa ere antolatu du Ilunpek.

Nuarbe gogor hasi zen lur gaineko Launako Txapelketan

uztarria | 2003-05-20 : 17:05 | Kirolak

Nuarbe lehenengo postuan gelditu zen, larunbatean hasitako Launako txapelketan.

Aerobik eta gimnasia ikastaroan izena emateko deialdia egin du Udal Kirol Patronatuak

uztarria | 2003-05-19 : 17:05 | Kirolak

Aerobik eta gimnasiako ikastaroetan parte hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera. Kiroldegian eta igerilekuan eman dezake izena ikastaro horietara joan nahi duenak, edo bi zenbaki hauetako batera deituz: 943814121 edo 943813069.

EBA ligako igoera finala Azpeitian jokatuko da

uztarria | 2003-05-14 : 17:05 | Kirolak

EBA ligako igoera final aurrekoa eta finala Azpeitian jokatuko da, maiatzaren 24 eta 25 ean. Jostaldi kirolak, Atletiko UPV, Padura eta Siglo XXI taldeak arituko dira norgehiagoka.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Lagun Onakeko mendizaleak Sierra Nevadan izan ziren Aste Santuan

Lagun Onak, M.B. | 2003-04-29 : 19:04 | Kirolak

Aurten ere azkenengo urteetan bezala Aste Santuetako jaiak aprobetxatu dituzte Lagun Onak Mendi Bazkunakoek mendi berriak ezagutzeko. Apirilaren 16tik 21a bitartean Sierra Nevada inguruan ibili dira, 36 lagun izan dira bertan eta Mulhacén (3.479 metro), Loma Pelada (3.185 metro) eta La Veleta (3.396 metro) gailurrak igotzea lortu dituzte.

 

Azpeitiko IV. Erremonte Txapelketa bihar, apirilaren 25ean, hasiko da

Uztarria.eus | 2003-04-24 : 10:04 | Kirolak

Atzo, apirilaren 23an, aurkeztu zen Azpeitiko IV. Erremonte Txapelketa Loiola Hotelean. Aurtengo edizioan 16 erremontelari arituko dira lehian, Azpeitiko erremontelari profesional guztiei jokatzeko aukera ematearren - herriko eskolako bederatzi lagunek hartuko dute parte txapelketan-, eta ondorioz kanporaketak zortzi egunetara luzatuko dira. Kanporaketak datorren ostiralean, apirilaren 25ean, hasiko dira eta ostilarero izango dira ekainaren 6a arte. Txapelketato finala, berriz, ekainaren 13an izango da.

 

63 azpeitiarrek bukatu zuten X. Azkoita-Azpeitia Nazioarteko Maratoi-Erdia

Uztarria.eus | 2003-03-31 : 09:03 | Kirolak

Guztira 63 azpeitiarrek bukatu zuten X. Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia. Lehen azpeitiarrak Xabin Aranaga Aldanondo (1:12:33), gizenezkoetan, eta Onintza Zeberio Arretxe (1:23:31), emakumezkoetan, izan ziren.

Aurtengo edizioan mila lagun biltzeko asmoa adierazi zuten antolatzaileek eta helburua bete zuten. 1069 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan, eta Fernandez espainiarrak eta Yesenia Centeno kubatarrak irabazi zuten.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Arkaitz Nogales atleta azpeitiarrak Munduko Kros txapelketan hartuko du parte

Uztarria.com | 2003-03-28 : 17:03 | Kirolak

Arkaitz Nogales 18 urteko atleta azpeitiarrak asteburu honetan Lausanan egingo den Munduko Kros txapelketan hartuko du parte, junior mailan. Bere helburu nagusiena lehen 50en artean sailkatzea da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Momentuz 105 azpeitiar behintzat bai

uztarria@uztarria.com | 2003-03-27 : 12:03 | Kirolak

Azkoita-Azpeitia X. Nazioarteko Maratoi Erdiaren aurkezpenean mila lagun biltzeko asmoa azaldu zuten antolatzaileek. Momentuz 105 azpeitiarrek behintzat eman dute izena, eta bihar izena emateko azken egunean kopuru hori handitzea espero da. Larunbatean, martxoaren 29an, arratsaldeko 16:30ean izango da lasterketa.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Azpeitiko I.go Slalom Openak 15 kirolari bildu zituen

Amue Kirol Elkartea | 2003-03-26 : 12:03 | Kirolak

Joan den igandean Azpeitiko kiroldegian "Azpeitiko Lehenengo Slalom Opena" ospatu zen. Euskal Herri zabaletik etorritako 15 kirolarik hartu zuten parte. Modalitate hau garun paralisia duten kirolarientzako dago diseinatua eta oztopo ezberdinez osatutako ibilbide bat ahalik eta azkarren betetzean datza, gurpil ahulki baten laguntzaz. Bost kategoria ezberdin daude, gurpil aulkia bultzatzeko gaitasunaren arabera banatuta (gurpil ahulki elektrikoak, hankekin bultzatuz, eskuekin bultzatuz eta abar).

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

La Milagrosako ikasleak Gipuzkoako Eskolarteko Ibilbide Neurtuen XVI. Ekitaldian izan ziren

Gipuzkoako Mendizale Federakundea | 2003-03-19 : 13:03 | Kirolak

Igandean, martxoaren 16an Gipuzkoako Eskolarteko Ibilbide Neurtuen XVI. Ekitaldia ospatu zen. Bost ibilaldi antolatu ziren Gipuzkoako bailara ezberdinetan: Irun, Hernani, Lazkao, Deba eta Zarautz. Parte hartu zuten ikasle azpeitiarrak Zarautzen izan ziren.

Emaitzak: 4159 | Orriak: 1 2 3 4 ... 199 200 201 202 203 204 205 206 207 208