Kirolak

Banatu dituzte Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finalerako txartelak

Uztarria.eus | 2017-10-07 : 21:04

Julen Kañamares (14 minutu eta 50 segundotan osatu ditu gaurko lanak), Mieltxo Mindegia (14'55''), Aratz Mugertza (15'01''), Jesus Mari Mujika (15'03''), Xabier Zaldua (15'16''56 ...

Alberdi anaiak, Asegarceren harrobian

Uztarria.eus | 2017-10-05 : 16:15 | Kirolak

Ilunpe pilota elkarteko bi aurrelariak bere formazio taldearekin lanean hasi direla iragarri du pilota enpresak. Jon Alberdik 18 urte ditu, eta 15 ditu Unai anaiak.

 

Kepa Peñagarikanok utzi egin du pilotako material hautatzaile postua

Uztarria.eus | 2017-10-04 : 18:19 | Kirolak

Lanarekin ezin duelako bateratu hartu du erabakia. Lau eta erdiko txapelketaren aurkezpenean jakinarazi zuten enpresek albistea. "Pilota profesionalean hemen bukatuko da nire ibilbidea, momentuz. Baina gustatuko litzaidake umeak entrenatzen-edo aritzea, harra asetzeko", adierazi dio Uztarriari Peñagarikanok.

 

Azpeitian jokatuko dute banakako Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusia

Uztarria.eus | 2017-10-03 : 16:37 | Kirolak

Urriaren 14tik azaroaren 25era, zazpi jardunalditan banatuko da lehia. Zapatu arratsaldez izango dira partidak, Baigerako azken solairuan, 16:00etan hasita. Eskualdeko bigarren eta hirugarren mailetako txapelketak ere jokoan izango dira.

 

Iriartek eta Alberdik hitzordu garrantzitsua dute zapatuan, Txikuri pilotalekuan

Uztarria.eus | 2017-10-03 : 14:30 | Kirolak

XXVI. Bankoa Credit Agricole DV txapelketaren kanporaketa jokatuko dute bi azpeitiarrek, 17:30ean hasita. Gorka Iriarte promesen mailan lehiatuko da, eta Jon Alberdi senior mailan. Guztira, 64 pelotari deitu dituzte txapelketara, eta Ilunpetik adierazi dutenez, sariketa "maila handikoa eta garrantzitsua" da. Julen Egiguren ere ari da parte hartzen txapelketan, eta aurreneko kanporaketa irabazita, aurrera jarraitzen du sariketan.

 

Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa herrian jokatuko da zapatuan

Uztarria.eus | 2017-10-03 : 13:05 | Kirolak

Txapelketaren formatuari dagokionez, finalaren aurretik kanporaketa bakarra jokatuko da. Hain zuzen ere, Izarraitz pilotalekuan dute hitzordua hamaika aizkolarik zapatuan, 18:00etan, eta nor baino nor arituko dira lehian, hilaren 28an Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko den finalerako sei txartel baitaude jokoan. Kanporaketa nahiz finala ikusteko sarrera 15 euro ordaindu beharko da.

 

Sammic ISBk hasiera ona eman dio urrezko denboraldiari, baina Añaresek ezin izan du Cortegadarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-10-02 : 16:10 | Kirolak

Sammic-eko mutilak 72-71 nagusitu ziren Coruñaren aurkako partidan. Aitor Zubizarretak saskiratutako hirukoak eman zion garaipena ISBri. Añares Rioja ISBk, bere aldetik, ezin izan zuen denboraldiko aurreneko partida irabazi. Ondo aritu ziren Xabi Chicoren neskak Cortegadaren aurka, baina ez zen nahikoa izan markagailuan aurretik amaitzeko.

 

Izarraitz Eguna ospatuko du igeri elkarteak, zapatuan

Uztarria.eus | 2017-10-02 : 13:39 | Kirolak

Aurrena, Izarraitz IE osatzen duten guztiek parte hartuko duten igeriketa jaialdia egingo dute igerilekuan. Gerorako poteoa eta afaria prestatu dituzte. Bihar itxiko da afarirako izen-ematea. 

 

Bi zati, bi partida

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2017-10-02 : 10:42 | Kirolak

Lagun Onak eta Sestao River, goiko postuetan borrokatzeko deitutako bi talde, izan ziren aurrez aurre Garmendipen seigarren ardunaldiari zegokion partidan. Sestao River, bigarren B mailatik jaitsi berri den taldea, lehenbailehen berriro igotzeko helburuarekin da. Partida gogorra, beraz, azpeitiarrentzat. Talde bizkaitarrean ziren orain gutxi arte Lagun Onaken aritu izan diren Arza, Murua eta Turrillas. Aurkariak ez zuen sekreturik beraz; ezagutzea ez da nahikoa. 90 minutu zail zeuden aurretik buru belarri lan egin beharrekoak.

 

Sammic eta Añares taldeak aurkeztu ditu Iraurgi SB-k

Uztarria.eus | 2017-09-30 : 12:45

Iraurgi SB-k Sammic eta Añares taldeak aurkezteko ekitaldia egin du gaur goizean, Loiolako basilikaren aurrean. Bi taldeetako jokalariak ez ezik, Azkoitiko eta Azpeitiko alkate Javier Zubizarreta eta Eneko Etxeberria ...

Azpeitikoa izango da Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketaren lau probetan aurrena

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 20:28 | Kirolak

Ezkioko mendi lasterketa berria batu zaie bigarren edizioan Azpeitiko, Errezilgo eta Zarauzko krosei. Lau probetatik gutxienez hirutan parte hartu beharko da txapelketan puntuatzeko. Urriaren 28an izango da Ikasberri KEk antolatutako Herriarteko VIII. Kros Mistoa.

 

Sammic ISBko mutilak eta Añares ISBko neskak, denboraldiari ekiteko pronto

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-29 : 11:53 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Taldeko bi talde nagusienak datorren asteburuan hasiko dira 2017-2018 denboraldiarekin. Sammic Hosteleriak igandean egingo du debuta Urrezko LEB Ligan, Azpeitiko kiroldegian Coruñaren aurka jokatuko duen partidan. Añares Riojako neskek, berriz, bihar ekingo diote denboraldiari, Azkoitian. Kemegal Cortegada izango dute parez pare, 18:00etan hasita.

 

Zapatuan itxiko da Joxe Takolo Bekara goi mendizaletasunarekin lotutako proiektuak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2017-09-28 : 10:16 | Kirolak

Goi mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta gai horien zabalkundearekin zerikusia duten proiektuak aurkeztu daitezke, hala nola alpinismo klasikoa, mota guztietako eskaladak, eskia, BTTa, kayaka, espeleologia, zientziak, parapentea… Azpeitiko Udalaren erregistroan aurkeztu behar dira lanak, eta Udalaren webgunean daude eskuragarri bete beharreko oinarri guztiak.

 

Ugaitz Kerejeta: "Lagun Onaken ahalik eta minutu gehien jokatzea da orain dudan erronka"

Uztarria.eus | 2017-09-25 : 21:02 | Kirolak

Lagun Onak Futbol Taldearen aurreneko taldeko jokalari gazteena da Ugaitz Kerejeta (Azpeitia, 1998). Realean egin ditu azken zortzi urteak, eta 2016-2017 denboraldian Realeko jubenilen Ohorezko Mailan aritu ostean, etxera itzuli da Hirugarren Mailara salto eginda. Joan den ekainean luzatu zion proposamena herriko futbol klubak, eta baiezkoa eman ostean, taldean "gustura" dago erdilari azpeitiarra.

 

Easok irabazi du VII. Azpeitia Hiria Xake Txapelketa

Uztarria.eus | 2017-09-25 : 11:53 | Kirolak

 

Joan den zapatuan, hilaren 23an, xakea izan zen protagonista sanagustinpean, Azpeitia Hiria Xake Txapelketaren bueltan. Guztira, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hainbat txokotatik etorritako hamaika taldek hartu zuten parte txapelketan, eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Sammic Hosteleria ISBk Euskal Kopa irabazi du

Uztarria.eus | 2017-09-24 : 21:33 | Kirolak

Azkoitia-Azpeitiko taldeak gaur arratsaldean jokatu du finala Araberriren aurka, eta 76 eta 62 gailendu dira.

 

Añares ISBk Baque txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | 2017-09-24 : 17:51 | Kirolak


Gaur eguerdian jokatu du finala Xabier Chicoren taldeak, Tabikaroren aurka, Durangon. 60 eta 53 gailendu da Añares ISB.

 

Añaresek Baque torneoan parte hartuko du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-22 : 13:08 | Kirolak

Bihar finalerdia jokatuko du Añaresek, Kantabriako Tirsoren aurka. Igandea finalen eguna izango da. Xabier Chico entrenatzaileak esan duenez, liga hasi aurreko "azken azterketa" izango da Durangokoa. Azpeitiak Gizonezkoen Euskal Koparen azken fasea hartuko du gaur.

 

VII. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatuko dute bihar

Uztarria.eus | 2017-09-22 : 11:21 | Kirolak

16:30ean hasiko da sariketa, plazako arkupeetan. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako xakelariak elkartuko dira Azpeitian. 

 

Datorren astean hasiko da Ilunpe pilota elkartea entrenamenduekin

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea | 2017-09-20 : 17:26 | Kirolak

Azpeitiko Ilunpe pilota elkartea denboraldi berriari hasiera ematera doa. Izen-emate egunak amaituta, izena eman duten pilotarien kopurua eta horien beharrak aztertu dituzte klubeko ordezkariek, eta, horren arabera, entrenatzaileei eta pilotariei ...

 

Emaitzak: 4244 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 210 211 212 213