Kirolak

Umeen Txirrindulari Eguna, euripean baina gogotsu

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 15:59

Eskola kiroleko egutegiaren barruan, txirrindularitzaren txanda izan zen joan den zapatuan, urriak 1. Eguraldiak asko lagundu ez arren, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko dozenaka ikaslek eta gurasok hartu ...

Joseba Albizuk Madrid-Lisboa lasterketa irabazi du bigarren urtez jarraian

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 12:49 | Kirolak

31 ordu eta hamasei minututan egin zuen ibilbidea Albizuren MMR-Powerade taldeak. Madrid-Lisboa geldialdirik gabeko munduko txirrindulari lasterketarik luzeena da.

 

Urteko batzar orokorra egingo du Lagun Onakek hilaren 13an

Uztarria.eus | 2016-10-03 : 10:15 | Kirolak

Batzarrean hizpide izango dituzte, besteak beste, zuzendaritza batzordea berritzeko erabakia, denboraldiko gestioak eta kirol jarduerak eta 2016-2017 denboraldiko aurrekontua. 

Sammic ISBren hasiera ona alternatiba askoko partida batean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-03 : 11:51 | Kirolak

Gandiaren aurka 73-64 gailendu ziren ISBko mutilak, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan. Tim Dezelski izan zen jokalaririk baloratuena, baina Guridi, Ander Garciaeta Maiza jokalariek egindako lana ere azpimarratzekoa izan zen.

 

Sammic ISBk igandean jokatuko du ligako lehen neurketa, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-01 : 18:16 | Kirolak

Gandia talde valentziarra izango da Iraurgikoen aurkaria. Neurketa 18:00etan hasiko da, udal kiroldegian. Euskal Kopa jokatu zuten jokalariez gain, iritsi berri den Tim Dezelski estatubatuarra ere prest izango du Iker Buenok.

 

Azpeitian hasiko da Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketa

Uztarria.eus | 2016-10-01 : 11:50 | Kirolak

Urriaren 29an izango da Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa. Aurten, Errezilen eta Zarautzen egiten dituzten kros mistoekin bat egin eta sortu dute txapelketa berria, "kirola egiten dutenei herrian korrika egiteko aukera emanez, baina bereziki emakumeen partaidetza eta kirol arloan parekidetasuna sustatzeko" asmoarekin.

 

Izarraitz Igeri Elkarteak bihar ospatuko du bere eguna

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2016-09-30 : 15:13 | Kirolak

Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, Izarraitz Igeri Elkartearen Eguna ospatuko dugu urriaren 1ean, zapatua ...

Astelehenean hasiko da berriro 'Azpeitibili' egitasmoa

Uztarria.eus | 2016-09-30 : 10:01 | Kirolak

Aurten parte-hartzaileek ez dute ibilaldietara joateko aurrez izena eman beharko, eta nahikoa izango da proposatutako egunean eta orduan udaletxeko arkupeetara azaltzea. Azpeitibiliren helburua da adineko herritarren artean jarduera fisikoa sustatzea eta adineko azpeitiarrak bizimodu aktibo eta osasuntsua izatera bultzatzea.

 

Asteartean hasiko dira gaztetxoei zuzendutako judo klaseak

Uztarria.eus | 2016-09-30 : 09:22 | Kirolak

Klaseak astearteetan eta ostegunetan izango dira, Udal Kiroldegian. 8 urte bitarteko haurren entrenamenduak 17:30ean izango dira, eta 8 eta 12 urte bitarteko haurrenak 18:30ean. 12 urtetik gorako gaztetxoen klaseak, aldiz, 19:30ean izango dira. Azken horiek hasi dira entrenamenduekin, baina izen-ematea zabalik dago oraindik.

 

Liderra hartuko du etxean Lagun Onakek zapatuan

Uztarria.eus | 2016-09-29 : 10:29 | Kirolak

Alaves B izango dute aurrez aurre Lagun Onakeko mutilek, 17:00etan hasita, Garmendipen. Ligako bosgarren jardunaldia da zapatukoa, eta orain arteko sailkapenean aurrena da talde gasteiztarra.

 

Xabier Chico: "Añares Rioja ISBren aurredenboraldia ona izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-09-28 : 15:55 | Kirolak

Iraurgiren emakumeen talde nagusiak zapatuan, urriak 1, hasiko du LF2 ligako 2016-2017 denboraldia; Galizian estreinatuko dute txapelketa, Celtaren kantxan. Denboraldia hastear dela, Xabier Chico entrenatzailearen burutapenak jaso ditugu.

 

Eskola kiroleko gaztetxoekin izan da Lagun Onak Mendi Bazkuna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2016-09-27 : 09:42 | Kirolak

 

Joan den asteburuan eskola kirolean parte hartu zuten ikasleekin izan ziren Lagun Onak Mendi Bazkunako kideak. Horien laguntzarekin rokodromoa, boulderra eta slackline probatzeko aukera izan zuten herriko ikastetxeetako gaztetxoek. 

Argazki ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Saenz Horeca Araberrik irabazi du saskibaloiko Euskal Kopa

Uztarria.eus | 2016-09-26 : 12:50 | Kirolak

Sammic ISB laugarren sailkatu da txapelketan, Zornotza Saskibaloi Taldearen aurka 70-65 galduta. Joan den asteburuan jokatu dituzte Euskal Kopako partidak Azpeitiko kiroldegian.

 

Santurtzik irabazi du VI. Azpeitia Hiria Xake Saria

Uztarria.eus | 2016-09-26 : 09:54 | Kirolak

 

Joan den zapatuan, irailaren 24an, VI. Azpeitia Hiria Saria jokatu zen plazako arkupeetan, eta Santurtziko taldea izan zen txapelduna, 31 puntu eskuratu ostean. Bigarren sailkatu zen Gros, 28,5 puntu ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

VI. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatuko dute bihar

Uztarria.eus | 2016-09-23 : 13:09 | Kirolak

Plazako arkupeetan jokatuko dituzte partidak, 16:00etan hasita. 

 

Azpeitiko Herriarteko VII. Kros Mistoaren kartela, pronto

Uztarria.eus | 2016-09-22 : 18:23

Urriaren 29an jokatuko da aurten Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Azpeitiko Herriarteko Kros Mistoa. Emakume-gizon bikoteei zuzendutako lasterketaren edizioa izango da aurtengoa, eta kartela (irudikoa) prest dute antolatzaileek.

Gaur jokatuko dituzte asteburuan Frontoi Txikian jokatzekoak ziren partidak

Uztarria.eus | 2016-09-22 : 10:39 | Kirolak

20:00etan hasiko dira partidak. Kadeteen lehen mailan, Alegiako Intxurre taldearen aurka arituko da Ilunpe, eta seniorren lehen mailan, Errenteriako Epele izango dute aurrez aurre. 

 

Euskal Kopa jokoan izango da Azpeitian asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-09-21 : 16:49 | Kirolak

Retabet GBC-Zornotza eta Sammic ISB-Araberri finalaurrekoak zapatu arratsaldean jokatuko dira; finala, berriz, igande eguerdian. Sammiceko jarraitzaileek fitxaketa berriak bertartik bertara ikusteko aukera izango dute, liga hasteko astebete falta denean: Karena, Otieno, Alex Ramon eta Ander Garcia.

 

Herniora irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Uztarria.eus | 2016-09-21 : 10:24 | Kirolak

Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako azken eguna bihar, irailak 22, da. Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean edo webgunean eman daiteke izena. Eguraldiaren arabera ibilaldia alda daiteke. 

 

Azpeitiko Karate Elkarteak urriaren 5ean hasiko du ikasturtea

Uztarria.eus | 2016-09-21 : 09:07 | Kirolak

Klaseetan izena emateko epea zabalik da oraindik. Edozein adin edo mailan izena eman nahi dutenek 646 763 265 telefonora deitu edo saioetara azaldu daitezke.

 

Emaitzak: 3905 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 ... 193 194 195 196