Kirolak

Futbol festa hasi da Betharramen

Uztarria.eus | atzo : 17:42 | Kirolak

 

Azpeitia Cup-ek antolatutako 3x3 II. Futbol Festa abian da Betharrameko jolastokian. Eguraldi ona lagun, aurten belar artifizialezko bi futbol zelai txikiak jolastokian bertan jarrita ekin diote kirola, aisia eta festa ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Itsaso Aramendi: "Nesken arraunak bultzada izan du, baina egiteko asko dago"

Gipuzkoako Hitza | atzo : 10:13 | Kirolak

Zumaiako familiarekin urteko joaten zen Itsaso Aramendi Kontxako estropadak ikustera; orain, han lehiatzeko aukera du. Hiruzpalau urte daramatza arraunean. Aurtengoa bukatuta erabakiko du segitu edo ez.

 

Leire Zeziaga eta Maialen Sudupe, Donostiako Irlako Zeharkaldiaren podiumean

Uztarria.eus | 2015-09-03 : 17:41 | Kirolak

Master eta infantil mailan bigarren postua eskuratu zuten, hurrenez hurren, Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek. Guztira Azpeitiko klubeko hamahiru igerilarik hartu zuten parte proban.

 

Lagun Onak Futbol Eskolak neska-mutilen gurasoentzako hitzaldiak antolatu ditu datorren asterako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2015-09-03 : 17:07 | Kirolak

Lagun Onak Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoei zuzendutako hiru hitzaldi izango dira datorren astean. Bi egunetan izango dira hitzaldiak: irailaren 8an (asteartea) bat eta irailaren 9an (asteazkena) bi.

- 2005. urtean jaiotako ...

Oier Ibarguren eta Unai Orbea txirrindulariak Espainiako Txapelketan izango dira asteburuan

Uztarria.eus | 2015-09-03 : 14:59 | Kirolak

Sabiñanigon (Huesca) jokatuko dira probak, eta Euskadiko selekzioarekin ariko dira bi azpeitiarrak.

 

Iraurgi SBko emakumeen taldeak babesle bila jarraitzen du

Urola Kostako Hitza | 2015-09-03 : 11:16 | Kirolak

Itxaropentsu dago Maier Albizu lehendakaria, hil honetan bilduko baitira Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azkoitiko eta Azpeitiko foru eta udal ordezkariekin.

 

Kimurak estreinatu du judoko eskolen denboraldia

Uztarria.eus | 2015-09-02 : 16:25 | Kirolak

12 urtetik gorakoen saioak abian dira; asteartez egingo dituzte, 19:30ean hasita. 12 urtetik beherakoen talde ezberdinek, berriz, urriaren 1ean ekingo diote ikasturteari. Ikastaro guztiak kiroldegian egingo dira.

 

Gaztetxoentzako irteera antolatu du Lagun Onak MBk Petretxemara

Uztarria.eus | 2015-09-02 : 15:56 | Kirolak

Ostiral arratsaldean abiatuko dira Azpeititik eta, gaua Lintzako aterpean igaro ondoren, zapatuan egingo dute Pirinioetako tontorrera ibilaldia. Izena emateko epea gaur, asteazkena, bukatuko da, mendizaleen webgunean.

Fitxaketa ugari egin du Iraurgik denboraldi berriaren atarian

Uztarria.eus | 2015-09-01 : 13:08 | Kirolak

Duela bi aste inguru hasi zituzten aurredenboraldiko prestaketak Iraurgi Saskibaloiko taldeek, eta hainbat fitxaketa egin dute 2015-2016 denboraldira begira. Gizonezkoen lehen taldean iazko denboraldian aritutako jokalarietako bik soilik jarraituko dute klubean. Nesken lehen talderako ere, fitxaketa bat behintzat egin du klubak.

Sega, kirolaren eta kulturaren uztarri

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus | 2015-09-01 : 10:42 | Kirolak

 

Hego Tirol eta Suitzako selekzioak gailendu ziren igandean Loiolako zelaietan jokatutako Europako Sega Txapelketan. Gizonezkoetan, banakako eta taldekako garaipena eskuratu du Hego Tirolek; Georg Spiess izan da, hain zuzen, banakako ...

»» Ikusi argazki guztiak (108)

Estalitako igerilekua itxita izango da bihartik abuztuaren 16ra bitartean

Uztarria.eus | 2015-07-29 : 10:24 | Kirolak

Garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituztelako itxiko dute igerilekua. Tarte horretan Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek Azkoitiko eta Zumaiako kiroldegietara joan ahal izango dute. Abuztuaren 16an irekiko ditu berriro ateak Azpeitiko igerilekuak, eta irailaren 1era bitartean zabalik izango da 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Ainara Torvisco txapeldunari harrera egin dio Udalak

Uztarria.eus | 2015-07-28 : 19:54 | Kirolak

 

Ainara Torviscori harrera egin dio gaur Udalak, uda hasieran lortu zuen kick boxing-eko Espainiako txapela dela eta. "Berandu" ibiltzeagatik barkamena eskatu dio txapeldunari Estitxu Elduaien Kirol zinegotziak, Zarautzen aritzen den ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lehen Mailako taldea hasi da itxura hartzen

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-07-28 : 16:16 | Kirolak

Atzo, astelehena, jakin zuen Iraurgiren emakumeen talde nagusiak datorren denboraldiko egutegia, eta Kanariar Uharteetako taldea izango du lehen aurkaria, irailaren 26an jokatuko duen partidan. Bederatzi gaztek eta hiru entrenatzailek osatzen dute momentuz taldea.

Proiektu berria hasia da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-07-27 : 15:36 | Kirolak

Bulegoetan lan asko egin ostean Sammic ISBk, mutilen lehen taldeak, baditu jokalari berri batzuk.

Bukatu da Pourra'2015

Uztarria.eus | 2015-07-26 : 20:01 | Kirolak

Marcos Rodriguezek (Movistar II taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra, Miren Jimenez (Miren) izan da bigarrena, eta Juan Aramendi (Txosto) hirugarrena. Beste hamaika apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, izango da, 20:00etan, Uztarriak aurten Goikokalen jarria duen tonbolan.

Kantu jirakoek ere zoriondu dituzte Ilunpeko txapeldunak

Uztarria.eus | 2015-07-25 : 21:26 | Kirolak

Goizean Iruñeko Labriten Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi ondoren, harrera beroa jaso dute iluntzean herrian Azpeitiko pilotariek. Erdikalean gora plazaraino eta udaletxeraino eraman dituen kalejira hasi aurretik, arratsaldean ...

Abuztuko Europako Sega Txapelketan lehiatuko den euskal selekzioa aurkeztu dute Loiolan

Uztarria.eus | 2015-07-24 : 19:56

Abuztuaren 28tik 30era Loiolan jokatuko den Europako Sega Txapelketan Euskal Herria ordezkatuko duen selekzioa gaur, ostirala, aurkeztu dute basilikaren atarian. Hauek dira euskal selekzioa osatuko duten bost emakumeak eta hamar ...

Maier Lizaso: "Izugarria da gure harrobiko neskak maila honetara iristea"

Uztarria.eus | 2015-07-24 : 13:17 | Kirolak

Espainiako Bigarren mailara igo zen Zurt ISB joan den denboraldian, baina azkenean lehenengo mailan arituko dira Iraurgiko neskak. Atzo, osteguna, jakinarazi zuen erabakia Espainiako Saskibaloi Federazioak, eta guztira hiru euskal talde ariko dira lehen mailan.

 

Saninazioetarako bi pilota jaialdi antolatu ditu Ilunpe elkarteak

Uztarria.eus | 2015-07-23 : 11:23 | Kirolak

Orain arte Udalak antolatzen zituen saninazioetako pilota jaialdiak, baina aurten Ilunperen proposamena onartu, eta elkarte hori arduratu da jaialdien nondik norakoez. Hilaren 31n, San Inazio Egunean, eta abuztuaren 1ean izango dira jaialdiak, eta sarrerak erreserbatu daitezke dagoeneko.

 

Oihana Goenaga: "Kirol bakartia da igeriketa, atzean taldea baduzu ere"

Urola Kostako Hitza | 2015-07-23 : 10:49 | Kirolak

Espainiako 200 metro libreko urrezko domina eskuratu du Goenagak (Azpeitia, 1999) junior mailan, Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Denboraldiari bukaera borobila eman dio azpeitiarrak. Oihana Goenagaren ahizpa, Ainhoa, izan zen lehena igeriketa aukeratzen, baina elkarrekin egin dute ibilbidea. Hari eskaini dio kirolari azpeitiarrak Azpeitiko Udalak joan den larunbatean jarri zion txapela, berarentzat "oso pertsona berezia" delako.

 

»» Erantzunak: 1 (Izarraitz Igeri Elkartea)

Emaitzak: 3266 | Orriak: 1 2 3 4 ... 161 162 163 164