Iritzia

(t)artu

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | atzo : 14:50 | Iritzia

Euskaltzaindia lanean jarri behar dut. Beti egin dena eta beti egingo dena: tartu. Zer? Bai, tartu. Definizioa litzateke, guri komeni zaigunean, arrakasta lortu duen norbait gutar egitea. GuTARTU egiten dugu. Bilbotarrek diote bilbotar bat nahi duen lekuan jaiotzen dela. Ba, tartzea, teoria horren 3.0 bertsioa litzateke.

Laino beltzak istriborretik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Borda | atzo : 14:19 | Iritzia

Hurritz, ederra izan zen Karibeko hondartzan ekainaren 5eko ilunabarrean egin genuen festa. Lortu genuen! Alferrik esango dute hura gezurretakoa izan zela. Milaka herritarrek erabakitze eskubidea nola gauzatzen zuten ikusi genuen.

Gure izenean ez, Azpeitiko zezen-plazako palkoa presiditzen

Erabiltzailearen aurpegia Oinatz Elkarte Animalista | 2016-07-27 : 18:52 | Iritzia

Jaien hasiera dela eta, Oinatz Animalista Elkarteak azpeitiar guztiei gogorarazi nahi die aurten ere Azpeitiko festak, zezenketak direla eta, odolez bustita egongo direla. Eta, urtero bezala, horren kontra zaudeten guztiok uztailaren 31n 17:30ean zezen-plaza aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera ongietorriak izango zaretela.

Garagardo fresko bat

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Azkune | 2016-07-27 : 12:58 | Iritzia

Irakurtzen ari zaren hau da Uztarrian, oraingoz behintzat, idatziko dudan azken artikulua. Oraingoz diot, ez baitago jakiterik etorkizunak zer ekarriko digun. Beraz, nire agur honetan ez zait ezer hoberik otu, honaino ekarri gaituen bideari erreparatu eta zuekin elkarbanatzea baino.

Imanol beti gure artean

Josu Labaka, Kultur zinegotzia | 2016-07-27 : 10:35 | Iritzia

Eskerrak ematea nahi dizkiogu, publikoki, Itziar Oiarzabali. Berari esker, aste honetan, Enparan Dorretxean, Azpeitiko Udal Liburutegiko gela batean, Imanol Eliasen funts bibliografikoa ireki dugu. 

»» Erantzunak: 1 (Rodolfo Rabella barandiaran)

Moxal legea

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2016-07-22 : 17:11 | Iritzia

Nazkaturik gizonen legeekin, nazkaturik ia gizon izatearekin berarekin, nazkaturik gizonaren gizalegearekin... zer egingo?, nora joko?, eta moxalari begira jarri naiz.

Uztarrian muralari buruz azaldutako iritziaren kontura

Axier Baglietto Gabilondo (Harremonak Hezkidetza egitasmoko arduraduna) | 2016-07-22 : 14:19 | Iritzia

Saninazioetako jai-egitarauan eraso sexisten inguruan herriko gazteekin Harremonak Hezkidetza programaren baitan egindako murala hizpide izan da Uztarrian [albiste honen erantzunetan], eta honen gainean nire iritzia azaldu nahi nuke, Harremonak programaren arduradun gisa eta gizon gisa.

»» Erantzunak: 1 (dartagnan1673)

Bost urte, hamaika pauso!

Gari Mendiola (EH Bilduko kidea) | 2016-07-21 : 18:12 | Iritzia

Bost urte. Ez dira asko. Baina badira zerbait. Duela bost urte elkartu ginen plaza berri bat inauguratzeko, estrenatzeko. Baina Sanagustin plaza bat baino askoz gehiago bihurtu da. Denbora labur honetan, mugimendu baten kabia, kultura egiteko modu berri baten sorgunea eta herritarren bilgunea bilakatu da.

Marea Arroxa kamiseta

Maria Jesus Aranburu (andereño ohia) | 2016-07-21 : 17:56 | Iritzia

Hezitzaile bezala, kezka eta hausnarketa elkarbanatu nahi nuke, Azpeitian, Marea Arroxaren inguruan ikusten ditudan gauza batzuengatik.

»» Erantzunak: 14 (prexko-prexko, Ex, Xebaxtian, Silvan, Bat...)

"Izenik ez du merezi, ezertxo ere ez denak"

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria | 2016-07-20 : 15:55 | Iritzia

2016. urtea, giza-eskubideen paradisuan bizi gara, horrela aldarrikatzen dugu, behintzat. Ez dago giza-eskubideak baino ezer garrantzitsuagorik, ezertxo ere ez. Eta denontzat oinarri etiko objektiboa direla diogu.

Baina denok igarrita gaude ...

 

Pasaiako sarraskia, bukaerarik gabeko sufrimendua

Pasaiako segadan hildakoen senideak | 2016-07-18 : 13:14 | Iritzia

1984. urteko martxoaren 22an hasi zen gure sufrimendua. Gau madarikatu hartan, Espainar Poliziak ondo prestaturiko segada bat egin zuen gure lau senideen aurka. Ehundaka omen ziren armaz leporaino beteta mendeku bila bertaratu ziren "izenik gabeko" funtzionarioak. Gaueko iluntasunaz baliatu ziren beren ekintza odoltsu eta basati hura gauzatzeko.

Beste festa eredu baten alde, hausnarketa txiki bat

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia | 2016-07-15 : 13:53 | Iritzia

Badakit Azpeitian gai honi buruz  hitz egitea ez dela "politikoki zuzena" jende askorentzat, baina gure herriko festen bilakaera nola doan ikusita, hor doa nire ekarpena. Ez naiz animaliak erabiltzen dituzten jaien zalea.

Loiolako berdegunea

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2016-07-08 : 14:08

Uztaileko zenbakira Iñaki Segurolak 2015eko abuztuaren 6an Urola Kostako Hitza-n idatzitakoa ekarri da, herriko berdeguneen plan integralerako Eneko Loiolakoaren ekarpena.

1, 2, 3... Iraurgi

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti | 2016-07-08 : 08:59 | Iritzia

Orain dela urte batzuk, Iraurgi saskibaloi taldean hainbat lan egiten saiatu nintzen, hobeto edo okerrago, saltsa askotan aritu nintzen, ahal nuena ematen. Urteak aurrera, beste bide bat hartu nuen, akaso neure burutik gertuago zegoen bidea.

Eguzkirik ez Nuarbeko hilerrian

Mertxe Urtuzaga (Angel Otaegiren lehengusina) eta Eneko Etxeberria (Azpeitiko alkatea). | 2016-07-04 : 10:41 | Iritzia

40 urte. 40 urte, urte asko dira. Gehiegitxo. 40 urte dira Angel Otaegi erail zutenetik. Burgosko pareta batean fusilatu zuten, 1975eko irailaren 27an, lekukorik gabe. Izen-abizenak dituzte bere hiltzaileek, baina ardurarik ez. 

Aurrera egiteko indarra, elkarlanetik

Nerea Uranga ('Urola Kostako Hitza'-ko zuzendaria) | 2016-06-30 : 16:02 | Iritzia

Urola Kostako Hitza proiektu komunikatiboa etengabeko berrikuntzan murgilduta dago. Epe luzerako begiradakin ari da lanean, perspektiba estrategikoz. Paperezko egunkariaren salmenta, apal bada ere, behera ari da; Interneteko jarraitzaileak, berriz, etengabe goraka doaz. Gure funtzio soziala, euskara hedatzea eta normalizatzea, inoiz baino hobeto betetzen ari gara; baina bideragarritasun ekonomikoa, oraindik ere, bermatu gabe dugu. Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle eta jarraitzaile gehiago ditugun garaian, diru sarrerek behera egin dute.

We shall overcome!

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria | 2016-06-28 : 16:27 | Iritzia

47 urte ez dira urte asko. 1969. urtean New Yorken homosexualek alkohola edatea debekatuta zuten, eta legearen arabera, herritar orok bere sexuarekin identifikatzen ziren hiru arropa jantzi behar izaten zuen ...

 

Atzeratuen paradisutik

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2016-06-23 : 16:50 | Iritzia

Atzeratuak, akatsdunak edo dena delakoak gero-eta gehiago daude gure herrian beste gainerakooi zerbitzua ematen: supermerkatu bat ere badaukagu atzeratuek daramatena; liburutegian aritzen denik ez da falta; gasolindegian ere egiten dute lana, eta dena hola aizue, gero-eta gehiago. Aspaldi hasi ziren lantegian lanean; orain jendeari zerbitzua ematen jarri dituzte: horixe da aldea. Eta esan beharra dago lan polita egiten dutela oro har, eta lan hutsaz gainera, beste konfiantza eta argitasun bat ematen digutela ere esango nuke. Ikasi ere egiten ditut nik haiekin jende aurreratu edo normalarekin ikasiko ez nituzkeen gauzak; adibidez: lehengo batean gasolindegian ikasi nuen "teklak agintzen diola pertsonari"; kobratzen ari zena hor ari zen kobra-makinako teklak jo eta jo, sekula bukatzen ez diren operazio horiek egin eta egin, eta orduan ustezko atzeratu horietako batek bota du teklak agintzen diola pertsonari; hau da: teklak esaten diola pertsonari zer egin behar duen, eta ez pertsonak teklari.

Hurrengora arte, Pio!

Eneko Etxeberria (alkatea) eta Josu Labaka (Kultur zinegotzia) | 2016-06-23 : 09:29 | Iritzia

Falta zaigu. Aldegin diguk, Pio. Gaur, kalean ez habil. Baina ez duk alde egin Azpeititik, ez gure artetik. Gure memorian eta Azpeitiaren eta herriko antzerkigintzaren historian eta istorio askotan gordeko haugu. Maitasunez, irriz.

Erlakiztena

Koldo Aldalur | 2016-06-22 : 14:51 | Iritzia

Ba al dakizue zertan geratu den Alaitasun triste bat izenburupean, gurean behintzat, hainbeste hauts harrotu zuen Pako Aristi idazleak ekainaren 5eko herri galdeketaren bezperan Berria-n argitaratu zuen iritzi artikulua?

»» Erantzunak: 2 (Iker Araotz, auxkin)

Emaitzak: 983 | Orriak: 1 2 3 4 ... 47 48 49 50