Hirigintza

Etxebizitza beharrei erantzuteko, Alde Zaharrean hainbat etxe bloke erosi du Udalak

Uztarria.eus | 2017-12-19 : 17:00 | Hirigintza

Elizkalean hiru etxebizitza bloke eta Done Jakuen beste bi erosi ditu Udalak. Elizkaleko etxe horiek bota, eta 12 etxebizitza eraikiko dituzte datozen hilabeteetan. Herritarren etxebizitza beharrak ezagutzeko egindako azterketaren ondorioetatik abiatuta, hainbat urrats egin du Udalak, eta hamar bat urterako Etxebizitza Plana osatuko du.

 

Artzubia eta Artetxe arteko kalea itxita izango da abenduaren 18ra arte

Uztarria.eus | 2017-11-25 : 10:46 | Hirigintza

Alberdinean etxeak egiten ari dira, eta lanak tarteko itxiko dute bidea bai autoentzat eta bai oinezkoentzat. Zama lan eta bizilagunen joan-etorri jakinetan, Errebaletik bideratuko dute trafikoa, semaforoaren bidez. Matxinada kaletik Artzubira doan errepidea, berriz, zabalik izango da autoentzat.

 

Kamioiei altuera muga jakinarazteko seinalea jarri dute Juan XXIII kalean

Uztarria.eus | 2017-11-23 : 17:38

Juan XXIII kalean kamioiei altuera muga jakinazteko seinalea jarri dute. Eroski supermerkatua ireki berri dute kale horretan, eta hara produktuak eramatera joaten diren kamioiei kale jakin horretatik igarotzeko altuera muga ...

Munategiko trafiko arazoa konpontzea eskatu diote Azkoitiko eta Azpeitiko udalek aldundiari

Uztarria.eus | 2017-11-20 : 15:09 | Hirigintza

Basarte industrialdeko eta bi udaletako ordezkariak ostiralean bildu ziren Foru Aldundiko ordezkariekin, eta Munategin sortzen diren trafiko arazoei konponbidea jartzeko hainbat neurri proposatu zuten. Arazoari irtenbidea emateko biribilgunea egitea eskatu dute bi udalek.

 

Datorren urtean hasiko dituzte Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria egiteko lanak

Uztarria.eus | 2017-11-10 : 12:42 | Hirigintza

Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria egingo dute. Gaur, ostirala, eman dute akordioaren berri Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Datorren urtean hasiko dituzte Atxubiagako biribilgunea Urrestillako sarrerarekin lotuko duen 1.550 metroko bidegorria egiteko lanak, eta bederatzi hilabetean bukatzea aurreikusten du Aldundiak. Guztira, 1,5 milioi euro inguruko aurrekontua dute lanek; Aldundiak ordainduko du zenbateko horren %75a, eta Udalak %25a.

 

50 bat autorentzako lur azpiko aparkaleku publikoa egingo dute Alberdienean

Uztarria.eus | 2017-11-02 : 10:12 | Hirigintza

Alberdieneako lur azpiko garajearen lehen solairuan egingo dituzte 50 inguru autorentzako aparkalekuak. Etxe berrien sustatzailearekin hitzarmena sinatu du Udalak, eta modu horretan, 1.611,10 metro koadro dituen lehen solairua eskuratuko du, 415.185 euro ordainduta

 

Jarri dute parkea Damasoko plaza berrituan

Uztarria.eus | 2017-10-20 : 17:53

Parkea jarrita, amaitu dituzte Damaso auzoko plazaren zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak. Konponketa lanen helburua zen azken urteotan auzokideek garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea ematea. Horretarako, Damasoko 1 eta ...

Igarako errotaren inguruko zorua asfaltatu dute

Uztarria.eus | 2017-10-12 : 09:41

Loiolan, Igarako errota inguruan, zorua asfaltatzeko lanak egin berri ditu Udalak. Azken hilabeteotan hainbat asfaltatze lan egin du udalak, hala nola Barrenetxe auzoan nahiz Arzubia kalean.

Esklabetako alokairu sozialeko etxebizitzak 2020rako egitea aurreikusten dute

Uztarria.eus | 2017-10-05 : 16:45 | Hirigintza

Gazteei zuzendutako 45-50 etxebizitza egingo dituzte udalak eta jaurlaritzak 2020rako. Etxebizitzak Alokabidek kudeatuko ditu, eta bost urterako alokatu ahal izango dira.

 

Gazteei zuzendutako alokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikiko dituzte Esklabetan

Uztarria.eus | 2017-10-04 : 17:47 | Hirigintza

Esklabetako eraikinaren alde batean eraikiko dituzte etxebizitzak, Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak egin duten hitzarmena tarteko. Gehienez, bost urtez alokatu ahal izango dira etxeak, eta lanak 2018an hastea aurreikusten dute bi erakundeek.

 

Berdea, urdina eta zuria izango da Betharrameko fatxada

Uztarria.eus | 2017-09-25 : 18:01 | Hirigintza

849 herritarrek eman dute botoa galdeketan, eta aukeratutako diseinuak nabarmen jaso ditu boz gehien: 512. Galdeketak Internetez egiteko aplikazioa jarri du martxan Udalak, eta lehenengoaren emaitzak jasota, aurrerantzean galdeketa gehiago egiten jarraituko duela aurreratu du.

 

Betharrameko etxaurrearen inguruko boza emateko aukera egongo da bihar udaletxean

Uztarria.eus | 2017-09-22 : 18:32 | Hirigintza

Internetez botoa eman ez dutenek, udaletxean egin ahal izango dute bihar, 09:00etatik 12:30era bitartean. Azpeitian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar orok har dezake parte galdeketan. Igandea izango da boza emateko azken eguna. 

 

Artzubia etorbideko errepidea, berrituta

Uztarria.eus | 2017-09-19 : 18:26

San Martin egoitzaren paretik zezen plazara bitarteko errepidea txukuntzeko berritze lanak egiten aritu dira egunotan, eta dagoeneko amaitu dituzte. Errepidea asfaltatu dute, zeuden zuloak-eta estaltzeko.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Urrestillako Kalebarrenan hobi septikoa kendu eta ura sare nagusira lotu dute

Uztarria.eus | 2017-09-13 : 18:25

Urrestillako Kalebarrenako etxeetako hobi septikoa kendu eta ura sare nagusiaren bidez hobeto kudeatzeko obrak egin ditu Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Uraken bidez (argazkian). Herriko beste hainbat tokitan bezala, hobi septiko batera ...

Astelehenean zabalduko dute estalitako igerilekua, obren zati bat bukatuta

Uztarria.eus | 2017-09-07 : 10:43 | Hirigintza

Eraikinaren alde zaharra berritzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko proiektua abiatzeko aritu dira lanean. Egun gutxiren buruan, igerileku ondoko kalean ur hoditegia aldatzeko obrekin hasiko dira. Lan horiek direla eta, zenbait hilabetez trafikoan aldaketak izango direla aurreratu du Udalak.

 

Bukatu dituzte Damasoko plazako zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko lanak

Uztarria.eus | 2017-09-01 : 17:22

Joan den maiatzean hasi ziren Damaso auzoko plazaren zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak, eta haurrentzako parke berria jartzearen faltan, bukatu dituzte lanak. Obrak egitearen helburua zen azken urteotan auzokideek ...

Plazako komun publikoak, irekita

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 13:07 | Hirigintza

 

Azpeitiko Azoka Plaza berritu ostean, dagoeneko zabaldu dituzte plazaren kanpoaldean jarri dituzten komun publikoak. Plaza berritu aurretik kioskoaren azpian zeuden komunak, baina haiek ez zituzten irisgarritasun neurriak betetzen. Horregatik, Azoka ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bukatu dituzte Barrenetxe auzoko gune bat berritzeko lanak

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 12:48

Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atarien aurreko bi kaleak berritzeko lanak bukatu berri ditu Udalak. Etxaldeen aurreko guneak asfaltatzeko eta ibilgailuentzako aparkalekuak margotzeko lanak uztailean hasi zituzten, eta ...

Bukatu dituzte Soreasu auzoko kale bat eraberritzeko lanak

Uztarria.eus | 2017-08-03 : 17:21

Soreasu auzoko 2 eta 5 etxe atarien arteko kalea eraberritzeko lanak bukatu dituzte dagoeneko. Ekainarekin hasi zituzten lanak, eta saneamendua, errepidea eta espaloiak berritu ditu udalak kale horretan. 120.000 ...

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak direla-eta, barruko igerilekua itxita izango da astelehenetik irailaren erdi aldera

Uztarria.eus | 2017-07-19 : 14:43 | Hirigintza

Igerilekuaren eraikin zaharra eraberritzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak egingo dituzte datozein hilabeteetan. Ondorioz, hainbat aldaketa egingo dituzte eraikinean, datozen asteetan. Hartuko dituzten neurriekin galtzen den energia %26,7an gutxitu nahi da, eta kontsumitzen den energia ere %11,5ean gutxitu nahi da. Urtean, 266.500 kWh aurreztuko dute. Lanen aurrekontu osoa, berriz, 1.300.000 euro kostako da.

 

Emaitzak: 424 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 19 20 21 22