Hirigintza

Zehaztu dute Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriaren ibilbidea

Uztarria.eus | 2015-05-22 : 16:46 | Hirigintza

Bizikleta eta oinezkoentzako bidea egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena maiatzaren 5eko udalbatzarrean onartu zuten, aho batez. Lanak urte amaieran hasiko dituzte.

Aratzerrekako plaza, berrituta eta jolas parkea jartzeko zain

Uztarria.eus | 2015-05-19 : 17:06 | Hirigintza

 

Aratzerrekako plaza berritu eta egokitzeko lanak amaitu dituzte. Denon Artean aurrekontuetarako prozesu parte-hartzailean plazaratutako eskaerari jarraituz, plaza oinezkotu eta aparkaleku berriak egokitu ditu Azpeitiko Udalak. Proiektua osatzeko umeentzako jolas parkea ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Salbe auzuneko jolas parkea berritu dute

Uztarria.eus | 2015-05-12 : 16:29 | Hirigintza

 

Salbe auzuneko haurrentzako jolas parkea berritzeko lanak bukatu ditu Udalak. "Denon Artean prozesu parte-hartzailearen baitan bizilagunek egindako eskaerari erantzunez", Baigera II tabernaren atzeko aldean dagoen parkean jolas berriak jarri dituzte ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Espaloiak garbitu eta egokitu dituzte

Uztarria.eus | 2015-05-08 : 09:30

Azken bi urtetan egin duten gisan, eta herritarrek hala eskatuta, Azpeitiko Udalak espaloiak garbitu ditu eta ez labaintzeko tratamendua egin du herriko hainbat gunetan. Labainak ziren espaloietan azido bidezko tratamendua ...

Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriaren lanak urte amaieran hasiko dituzte

Uztarria.eus | 2015-05-06 : 14:44 | Hirigintza

Obraren lanak 2015 urte amaieran hasiko dira. Kostua: 1.107.953,49 eurotakoa izango da, Azpeitiko Udalak: %25 ordainduko du gehienez 276.988,37 euro. (2015ean 33.750 € eta 243.238,37 euro).

Bukatu dituzte Garmendi auzoko urbanizazio lanak

Uztarria.eus | 2015-04-28 : 16:56 | Hirigintza

 

Garmendi auzoa urbanizatzeko azken hilabeteetan egiten aritu diren lanak bukatu dituztela jakinarazi du Udalak. "Auzoa txukuntzeaz gain, irisgarritasuna hobetzeko ere aprobetxatu da, karreretara sartzeko zeuden koskak kenduz. Modu horretan, bizilagunek ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Soreasuko aparkalekuetarako eskaerak egiteko inprimakiak sarean jarri ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-04-16 : 17:32 | Hirigintza

Aparkalekuak alokatu nahi dituztenek zein 12 orduz doan aparkatzeko aukera baliatu nahi duten Alde Zaharreko bizilagunek udaletxean aurkez ditzakete eskaerak dagoeneko.

Kioskoaz geratzen dena

Uztarria.eus | 2015-04-15 : 17:58

Plazako kioskoa kentzeko lanak hasi eta hiru egunera, eraikinaren hondarrak besterik ez dira geratzen zutik. 1940an, orain dela 75 urte, gaurko egunez onartu zuen Udalak kioskoaren azpian egin beharreko ...

»» Erantzunak: 8 (euli, Mendi, enpankaleko_ataikue, nekane, benni...)

Bideoa: Plazako kioskoa kentzen hasi dira

Uztarria.eus | 2015-04-14 : 09:29 | Hirigintza

Atzo, astelehena, hasi ziren plazako kioskoa kentzen, eta ikusmin handia sortu zuen. Zaharra kendu, eta haren ordez kiosko berria jarriko dute, plaza berritzearen gaineko herri galdeketan plazak kioskoa izaten jarraitu ...

Soreasuko aparkalekuak alokatzeko eskaerak egin daitezke dagoeneko, eta Alde Zaharreko bizilagunek hamabi orduz doan aparkatu dezakete

Uztarria.eus | 2015-04-13 : 12:02 | Hirigintza

Plaza eraberritzeko egindako galdeketaren harira hartutako erabakia tarteko, aparkalekuaren jabe ez direnek edo bonorik ez dutenek, eta Goiko kalean, plazan, Enparan kalean, Erdikalean, Elizkalean, Done Jakue kalean, Txaribarko Errebalean, Perez Arregi plazatxoan, Soreasu auzoan edo Madalena auzoan erroldatuta dauden herritarrek 12 orduz doan aparkatu ahal izango dute Soreasuko lurpeko aparkalekuan.

Plazako kiosko zaharra kentzen hasiko dira datorren astean

Uztarria.eus | 2015-04-10 : 17:04 | Hirigintza

Berria "gaur egungoaren oso antzekoa" izango dela azaldu du Ainhoa Beristain zinegotziak. Eskaileren partez arrapalak izango ditu eta zabalera handiagoa izango du; festetan jartzen zaion gehigarriaren neurrikoa izango da, hain zuzen. Komun publikoak, berriz, Berdura plazan jarriko dituzte.

 

»» Erantzunak: 5 (makolo, naikuedeu, Betikue, txintxarri)

Soreasuko aparkalekuen alokairuak merkatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-04-07 : 10:32 | Hirigintza

Aparkalekuen erabilera sustatu nahi dute neurri horrekin, eta aurrerantzean erabiltzaileek 300 euro (BEZ barne) ordaindu beharko dute aparkalekuen urteko alokairua.

Haur parke berria jarri dute Olazko Amaren plazatxoan

Uztarria.eus | 2015-03-12 : 14:28 | Hirigintza

 

Denon Artean parte-hartze prozesuaren baitan bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, haur parke berria jarri du Udalak Olazko Amaren plazan. Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, "Sanagustin kulturgunearen ondoko parke estalia beti gainezka egoten ...

»» Ikusi argazki guztiak (2) »» Erantzunak: 8 (joxelu, makolo, bi, MAITE, bestebat2...)

Plazan zoru berria jartzen hasi dira

Uztarria.eus | 2015-03-09 : 14:30

Plaza oinezkotzeko lanak aurrera doaz, eta lurzoru berria jartzen hasi dira dagoeneko. Obrak urrian hasi zituzten, eta plazako zoruaren azpiko hoditeria aldatu ondoren, abian da lanen bigarren fasea. Plazan zoru ...

»» Erantzunak: 1 (MAITE)

Oinatz auzoko baserri bide bat egokitu du Udalak

Uztarria.eus | 2015-01-28 : 14:15

Oinatz auzoan, Murgil baserritik Ihate baserri aldera doan errepideko 700 metro inguru hormigoitu eta egokitu ditu Udalak. Auzotarrek Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen baitan egin zuten eskaerari erantzunez egin ditu lanak ...

Igerilekukoak

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2015-01-16 : 14:56 | Hirigintza

Igerileku berrituarekin batera etorriko dira ekipamendu, bero iturri, auzo lokal eta erronka berriak. Hauxe da ...

Azpeitia Lantzenen etxebizitzak alokatzeko izena eman daiteke urtarrilaren 13a arte

Uztarria.eus | 2014-12-29 : 17:14 | Hirigintza

Udalak zabaldu du deialdia. Izen-ematea Azpeitia Lantzenen bulegoetan egin behar da. Etxebizitzen era alokairu baldintzen gaineko informazioa nahi duenak ere hantxe eskura ditzake xehetasunak.

Madalenako baselizaren ondoko etxea bota dute

Uztarria.eus | 2014-12-12 : 11:15 | Hirigintza

 

Madalenako baselizaren ondoko etxea bota dute gaur, ostirala. Etxea hutsik eta egoera kaskarrean zegoen azken urteetan, eta bota egin dute "auzoa biziberritzeko". Etxe hura eta baselizaren bestaldekoa Udalak erosi zituen ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Inauguratu dute Ildefonso Gurrutxaga kalearen eta Garate Anaia auzoaren arteko igogailua

Uztarria.eus | 2014-11-28 : 11:05

Denon Artean prozesu parte-hartzailean herritarrek egindako eskaerari erantzunez, Ildefonso Gurrutxaga kalearen eta Garate Anaia auzoaren artean dauden eskaileren ondoan igogailua jarri du Udalak. Dagoeneko martxan da igogailua, baina atzo, osteguna ...

Berdura plazako arkuak eraisten ari dira

Uztarria.eus | 2014-11-24 : 11:07

Berdura plazako arkuak botatzen hasi dira gaur, astelehena. Plaza eraberritzeko lanez gain, Berdura plaza ere berritzen ari dira azken asteetan, eta pixkanaka-pixkanaka itxuraz aldatzen ari da. 

Emaitzak: 286 | Orriak: 1 2 3 4 ... 12 13 14 15