Hezkuntza

Argazkilaritzari eta sormenari lotutako bi ikastaro abiatuko dituzte urrian

Uztarria.eus | 2017-09-27 : 13:51 | Hezkuntza

UEUk eta Udalak duten akordioaren baitan jarriko dituzte martxan ikastaroak. Irudiak eta hitzak uztartuko dituzte tailer batean, eta bigarrengoan sormenari ateak irekitzeko teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Izen-ematea zabalik dago. Ikastaroez gain, azarorako bullyingaren inguruko jardunaldiak prestatzen ari dira Udala eta UEU.  

 

Hezkuntza Sailak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea, azken txanpan

Uztarria.eus | 2017-09-27 : 13:29 | Hezkuntza

Zapatura arte eman daiteke izena antolatutako tailerretan. Ebaketa eta jantzigintza tailerra, gitarra ikastaroa, eskulanak egiteko tailerra eta Arabe ikastaroa antolatzen ditu Hezkuntza Sailak, besteak beste. 

 

Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2017-09-27 : 10:05 | Hezkuntza

Goizean zehar egingo dituzte igeriketako saioak, LH3tik LH6ra mailaren arabera banatutako ordutegian. Guztiek ordubeteko saioa egingo dute.

 

"Habi berria" izango dena ikustera joan dira Iraurgi ikastetxeko ikasleak

Uztarria.eus | 2017-09-21 : 18:47

Uda iritsi aurretik hasi ziren Betharram eraikina berritzen, eta obretan ari dira oraindik. Hurrengo Aste Santurako lan guztiak amaituta izatea espero dute Udalak eta Iraurgi Ikastetxeko arduradunek.

Konponketa lanek ikusmira ...

Ihesi datozen migratzaileen azalean jarriko dituzte ikasleak Loiolan

Uztarria.eus | 2017-09-20 : 19:13 | Hezkuntza

Hiru eguneko egonaldiak egingo dituzte santutegian, Mugetatik Haratago hezkuntza egitasmoaren barruan; jesuiten Alboan GKEak sortu du proiektua. Bi ikasturtetan 3.000 ikaslek parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek.

 

Betharrameko eraikin berrituaren fatxadaren kolorea erabakitzeko bozketa egingo da herrian

Uztarria.eus | 2017-09-15 : 15:19 | Hezkuntza

Hiru aukera aurkeztu dituzte, eta gaurtik eman dezakete botoa Azpeitian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek.

 

Kilometroak 2017ra joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus | 2017-09-15 : 12:45 | Hezkuntza

Oñatin ospatuko dute aurten Gipuzkoako ikastolen festa, eta Azpeititik joan nahi dutenek Azpeitiko Ikastola Ikasberrik jarriko duen autobusean joateko aukera izango dute. Urriko lehen igandean izan beharrean, astebete aurreratu ...

Hurrengo astean zabalduko dituzte Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekak

Uztarria.eus | 2017-09-14 : 18:16 | Hezkuntza

Ludoteketako bazkideek astelehenean, asteartean eta asteazkenean eman beharko dute izena, ikasturtean zehar joango diren ludotekan bertan, 14:00etatik 19:00etara bitartean. Ostegunetik aurrera, aldiz, ohiko ordutegian zabalduko dituzte Txiki Txoko zein Iturritxiki. 

 

'Plazatarrak', ostiralean berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | 2017-09-12 : 18:11 | Hezkuntza

Datorren ostiralean, irailaren 15ean, hasiko dira Udal Ludotekak ikasturteko lehen Plazatarrak saioarekin. Azoka Herritik herri ...

Hilaren 18an zabalduko dute Arte eta Diseinu Eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2017-09-12 : 12:02 | Hezkuntza

Hiru izango dira ikasturtean zehar eskainiko dituzten tailerrak: marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra, pintura ikastaroa eta egurrean tailuak egiteko tailerra. Izen-ematea astelehenetik ostegunera egin behar da, 17:30etik 19:00etara. 

 

Gazteria Saileko zerbitzuak, martxan hasteko pronto

Uztarria.eus | 2017-09-07 : 13:56 | Hezkuntza

GIBa astelehenean, irailaren 11n, zabalduko dute. Ludotekek, berriz, aurrez ate irekiak eta izen-ematea egin behar dutenez, hilaren 21ean irekiko dituzte ateak. 

 

Ohiko ordutegira itzuli da Udal Liburutegia

Uztarria.eus | 2017-09-04 : 16:10 | Hezkuntza

Goizez 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Arratsaldeetan, aldiz, 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan goizez bakarrik irekiko ditu ateak.

 

Bihar hasiko da ikasturtea Juan Antxieta musika eskolan

Uztarria.eus | 2017-09-04 : 12:01 | Hezkuntza

Aurten 4 eta 5 urte egin dituzten ikasleek urrian ekingo diote ikasturteari. Musika eskolan aritzeko matrikulazio epea zabalik dago, plazak amaitu bitartean.

 

Astelehenean zabalduko dute Juan Antxieta musika eskolan matrikulatzeko epea

Uztarria.eus | 2017-09-01 : 10:19 | Hezkuntza

Plazak amaitu bitartean egongo da musika eskolan matrikulatzeko aukera. Informazioa eskatu edo izena eman nahi duenak, musika eskolako bulegora bertaratuta edota telefonoz deituta egin dezake.

 

Luzatu egin dute datorren ikasturtean herrian ikastaroak emateko proposamenak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2017-07-10 : 15:45 | Hezkuntza

Hasiera batean ekainaren 30a bazen ere proiektuak aurkezteko azken eguna, datorren ostiralera arte, uztailaren 14a arte, egongo da horretarako aukera. Eskaera-orriarekin batera, ikastaroaren nondik-norakoak azalduko dituen txosten bat aurkeztu beharko da.

 

Udako ordutegia izango du Udal liburutegiak astelehenetik aurrera

Uztarria.eus | 2017-06-23 : 11:09 | Hezkuntza

Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da zabalik liburutegia, abuztuaren 31ra arte. Uztailaren 31atik abuztuaren 15era, aldiz, itxita egongo da.

 

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute asteazkenean

Uztarria.eus | 2017-06-19 : 16:37 | Hezkuntza

Soreasu antzokian erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. 

 

Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek ikasturte bukaerako jaia ospatu dute

Uztarria.eus | 2017-06-18 : 17:34 | Hezkuntza

 

Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek atzo, larunbata, ospatu zuten Ikastolaren Eguna. Hala, 2016-2017 ikasturtearen bukaerako jaia egin zuten. Jaiaren barruan, batxilerra bukatu dutenei orlak banatu zizkieten, eta segidan, Haur Hezkuntzako haur eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Dantzaz agurtu dute ikasturtea Karmelo Etxegarai Ikastolak eta Urola Ikastolak

Uztarria.eus | 2017-06-16 : 20:03 | Hezkuntza

 

Dantza eta dantza artean agurtu dute 2016-2017 ikasturtea Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Azkoitia-Azpeitia Urola Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Ohiko legez, leporaino beteta zegoen kiroldegian egin dute jaialdia. DBHko ...

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Urola Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria berritu du

Uztarria.eus | 2017-06-15 : 10:41

Urola Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso zuen joan den ekainaren 6an, Urdaibaiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroko auditorioan ospatutako ekitaldian. Urola Ikastola BHI Eskola Agenda 21 proiektuan aritu da 2003. urteaz geroztik ...

Emaitzak: 444 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 20 21 22 23