Hezkuntza

Ibilaldia 2017ra joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2017-05-19 : 17:19 | Hezkuntza

Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 26ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

 

Iraurgi Astea agurtu dute, hurrengo urtera arte

Uztarria.eus | 2017-05-19 : 16:45 | Hezkuntza

 

Joan den astelehenean, maiatzaren 15ean, hasi ziren Iraurgi Astea ospatzen ikastetxeko irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Bost egunez, ez zaie falta izan zer egin eta zertaz gozatu. Hala, antzerkiak, hitzaldiak, pailazoen ...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Azpeitia herri hezitzailea izan dadin pausoak ematen jarraitzeko, bilera deitu dute astelehenerako

Uztarria.eus | 2017-05-18 : 15:43 | Hezkuntza

Maiatzaren 6an egin zen Herri Hezitzailea jardunaldia "motz" gelditu zela iritzita deitu dute bigarren bilkura. Xedea da Azpeitia herri hezitzailea izateko urratsak egiten jarraitzea. Edonork har dezake parte asteleheneko bileran. 

 

Eskola kirola bultzatzeko hitzarmena sinatu dute ikastetxeek eta Udalak

Uztarria.eus | 2017-05-16 : 15:44

Azpeitiko Udalak eta herriko ikastetxeek eskola kirola bultzatzeko konpromisoa berresteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburua da ikastetxe guztien artean eskola kirola dinamizatzea, agenda diseinatzea eta ikasturteko ekintzetan koordinatuta aritzeko ...

Karmelo Etxegaraiko irakasleen gehiengoak egin du bat gaurko greba deialdiarekin

Uztarria.eus | 2017-05-16 : 13:51 | Hezkuntza

Urola Ikastolan, aldiz, irakasleen gutxiengoa batu da hezkuntza publikoaren sarean deitu duten lanuztera. ELAk, LABek eta Steilasek egin dute grebarako deialdia, eta CCOO ere gehitu zaie. Gaurko mobilizazioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote neurriak har ditzala hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko.

»» Erantzunak: 1 (erabiltzailea)

Aritz Badiola eta Jokin Maiz sarituak izan dira EHUko Udaberriko Matematika Lehiaketan

Uztarria.eus | 2017-05-15 : 18:56 | Hezkuntza

Bi azpeitiarrek ostiralean jaso zituzten sariak EHUren Bizkaiko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Guztira, 437 ikaslek hartu zuten parte lehiaketan.

 

Udalak 1.500 euroko laguntza eman dio Seaskari, lanbide heziketa sustatzeko

Uztarria.eus | 2017-05-15 : 13:14

Azpeitiko Udalak 1.500 euroko laguntza eman dio Seaskari, Herri Urratsen bidez, Ipar Euskal Herriko ikastolen sareak martxan jarri zuen lanbide heziketako eskaintza sustatzeko. Atzo, maiatzak 14, ospatu zen aurtengo ...

Astelehenean hasiko da ekintzaz betetako Iraurgi Astea

Uztarria.eus | 2017-05-12 : 11:27 | Hezkuntza

Ekitaldiz jositako Iraurgi Astea antolatu dute beste urte batez. Hitzaldiak, jolas kooperatiboak, kirol txapelketak, ipuin kontalariak eta antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste, Iraurgiko ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta.

 

Klima aldaketaz landu dituztenak aurkeztu dizkiote Udalari herriko ikasleek

Uztarria.eus | 2017-05-11 : 18:30 | Hezkuntza

 

Ikasturte amaiera gerturatzean ari den honetan, urtero egin ohi duten bezala, Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten herriko ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira, gaur, osteguna. Bertan, Eneko Etxeberria alkateari eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bihar itxiko da Herri Urratsera joateko autobusean izena emateko epea

Uztarria.eus | 2017-05-11 : 13:20 | Hezkuntza

Biharko 13:00ak baino lehen eman behar da izena Azpeitiko Ikastola Ikasberriko idazkaritzan. Izen-ematea 12 euro ordaindu beharko da. 

 

Bertan behera gelditu da 'Azken gailu teknologikoak ezagutu' hitzaldia

Uztarria.eus | 2017-05-10 : 17:06 | Hezkuntza

Hilaren 18rako antolatu zuen hitzaldia Azpeitiko KZ guneak, baina hainbat arrazoirengatik bertan behera utzi dutela jakinarazi dute.

 

Zabaldu dute Juan Antxieta musika eskolan matrikulatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta Musika Eskola | 2017-05-08 : 17:28 | Hezkuntza

Hilaren 26ra arte egondo da zabalik izen-ematea. Musika eskolan bertan edo  943- 81 62 63 telefonora deituta egin daiteke matrikulazioa. 

 

80 lagun inguruk hartu dute parte Herri Hezitzailea jardunaldietan gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2017-05-06 : 13:47 | Hezkuntza

 

Herri Hezitzailea jardunaldiak izan dira gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. Topaketak 09:00etan hasi dituzte, eta 12:30ak aldera arte luzatu dira, eta herriko hainbat eragilek euren esperientziak azaldu dituzte solasaldi ...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Loiolako liburutegia zabalik izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Uztarria.eus | 2017-05-06 : 11:36 | Hezkuntza

Gaur hasi eta ekainaren 25 eta 26ko asteburura arte izango da irekita liburutegia eta honako ordutegia izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara.Loiolako liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, liburutegira sartu ahal izateko “karneta edukitzea beharrezkoa da". 

HHko haurrei zuzendutako jolastokia egingo dute Ikasberri Ikastolan

Uztarria.eus | 2017-05-04 : 14:00 | Hezkuntza

Ikastetxeetako jolastokiak berritzeko proiektuaren barruan egingo dute gunea. Bizikletentzako gunea zen tokian eraikiko dute. Elementu naturalak jarriko dituzte jolastoki berrian.

 

Ostegunean itxiko da Herri Hezitzailea jardunaldietan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2017-05-02 : 16:17 | Hezkuntza

Zapatuan izango dira jardunaldiak Sanagustin kulturgunean, 09:00etan hasita. Edonork har dezake parte, baina izena eman behar da aurrez. Egitasmoaren xedea da "herrian hezkuntza eredu euskalduna eta parte-hartzailea" egon dadin urratsak egiten hastea.

 

Ikasberriko danborradako taldeak Laudion izan dira

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 14:53

Azken urteetan bezala, ostegunean, apirilaren 27an, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko taldeen danbor hotsak entzun ahal izan ziren Laudion; izan ere, Laudioko ikastolarekin elkarlanean, San Prudentzio festak ospatzeko han egiten duten danborradan ...

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 14:11

Maiatzaren 14an, igandea, ospatuko da aurten Herri Urrats, Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziraren bueltan urtero egiten den festa. Eta, urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa jarriko du Azpeititik Senpererako joan-etorria ...

Eska daitezke lan arloko formaziorako eta umeen eskolaz kanpoko ekintzetarako bekak

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 12:50 | Hezkuntza

2016-2017 ikasturteko formazioko diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da, eta hurrengo ikasturteko bekak eskatzeko epea zabalik dago. 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztetxoen eskolaz kanpoko ekintzetarako bekak ere eska daitezke dagoeneko, Gizarte Zerbitzuen bulegoan. GKEtan kooperante bezala aritu nahi dutenentzat diru-laguntzak eskatzeko epea aurrerago zabalduko dute.

 

Bihar itxiko da kultur sorkuntzarako bi tailerretan eta nekazaritzarako ikastaroan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2017-04-27 : 11:50 | Hezkuntza

Maiatzean zehar eskainiko dituzte kantugintza tailerra, argazkilaritza digitaleko edizioaren inguruko ikastaroa eta produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko tailerra. Izen-ematea ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943-15 71 92 telefonora deituta egin daiteke.

 

Emaitzak: 375 | Orriak: 1 2 3 4 ... 16 17 18 19