Herria

Urrestillako alde zaharra hiritartzeko proiektua onartu da

Uztarria.com | 2002-01-31 : 13:01 | Herria

Hiri antolamendu arauetako A.I.U 76 “Urrestilla Hirigunea” hiritartze proiektuaren haserako onespena eman da, eta ondorioz jendaurrean jarri da 15 egunetako epean erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko.

Irrintzi elkarteko bandera ostu dute

Uztarria.com | 2002-01-23 : 18:01 | Herria

Sansebastian bezperako danborrada ondoren Irrintzi elkarteko bandera ostu zuten, balkoian esekita zegoela. Oraindik ez da banderaren arrastorik.

 

Manolo San Juan tailagileari eman diote Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma

Uztarria.com | 2002-01-23 : 11:01 | Herria

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen iniziatibaz sortutako epaimahaiak, aurtengo "Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma" Manolo San Juan tailagileari eman dio.

 

Epaitegi inguruak itxita izan dira ordu erdiz, bonba mehatxua dela eta

Uztarria.com | 2002-01-22 : 11:01 | Herria

Gipuzkoako epaitegi batetan auto-bonba bat lehertuko dela jakinarazi dute, eta hori dela eta Azpeitiko epaitegi inguruak itxita izan dira ordu erdiz,10:30etatik 11:00etara.

 

Festa Batzorde buruaren erantzuna Julian Barrenetxe Abesbatzari

El Diario Vasco-tik jasotakoa | 2002-01-19 : 13:01 | Herria

Azken egunetan, Julian Barrenetxe Abesbatzari Sansebastian bezperako helduen danborradan ateratzeari ezetza esan zaiola-eta eztabaida sortu da herrian. Hori dela eta, Jabier Beobidek gauzak argitzeko idatzitako gutunaren berri ematen da ondoren.

Atzo egin zen helduen danborradako entseiu orokorra

Uztarria.com | 2002-01-18 : 16:01 | Herria

Atzo 21:00etan Azoka plazan bildu ziren danborradan parte hartu behar duten helduen taldeak Azpeitiko Udal Musika Bandarekin batera, azkeneko entseiurako. Festa usainera gerturatu zen herritarren artean jardun zuten entseiuan.

 

Zapo Txoko gazteguneak “Dantza Garaikide” tailerra antolatu du

Uztarria | 2002-01-16 : 12:01 | Herria

Zapo Txoko gazteguneak “Dantza Garaikide” tailerra antolatu du otsailerako. Otsailaren 16ean, larunbatean, hasiko da tailerra, eta Adeshoras taldeak emango du.

Azpeitiko Udalaren oharra

Udal Festa Batzordea | 2002-01-15 : 12:01 | Herria

Azpeitiko Udalak herritar guztioi honako hau jakinarazi nahi dizuegu: Sansebastian Donearen Festak direla eta urtero bezala ohiturari jarraituz eta betiko tokietan sokamuturra aterako dela, urtarrilaren 19an arratsaldeko 16:30ean eta urtarrilaren 20an, eguardiko 12:00etan eta arratsaldeko 16:30ean.

Azcue y Cía S.A. ko Langileen Batzarra.

ELA Sindikatua. | 2002-01-09 : 23:01 | Herria

Azcue y Cía S.A. ko Langileek batzarra egingo dute 2002.go Lan Hitzarmenerako Plataforma eztabaidatzeko.

Baserriko Argia erakusketa ireki da Azpeitian

Uztarria | 2002-01-09 : 14:01 | Herria

Euskal Herriko Emakume Baserritarren lanaren errekonozimendua aldarrikatzen duen Baserriko Argia ekimenaren izenburupean ireki da Juan Gorriti eskulturgileak egindako lanen erakusketa Betharram-etako elizan urtarrilaren 28a bitartean.

 

Irune Agirrebeña da Alde Zaharreko milioi bat pezetako sariaren irabazlea

Uztarria | 2002-01-08 : 12:01 | Herria

Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak zozketatu zuen milioi pezetako sariaren irabazlea Irune Agirrebeña suertatu da. Pasa den urtarrilaren 5ean ateratako txartel saritua Jostaldi kiroldendakoa zen.

 

San Sebastian bezperan ere sokamuturra

Uztarria | 2002-01-07 : 10:01 | Herria

Arratsaldeko 16:30etatik 19.15ak arte izango da sokamuturra.

Udaleko zinegotzi bati Gazte Lokalaren eskaera egin diote kalean

Mamu | 2002-01-04 : 21:01 | Herria

Tabernan zegoela "mamuz" jantzitako 10 bat lagun gerturatu zitzaizkion.

Zelaitxo antzokia bota egin da

Uztarria | 2002-01-03 : 16:01 | Herria

Zelaitxo antzokia eta zine aretoa azken hilabeteotan itxita izan da, ez da zine-emanaldirik ez antzerkirik izan bertan. Herriko etxegintza enpresa batek erosi zuen aretoa, hau bota eta bertan etxeak egiteko.

 

Euskal presoen eskubideen alde barauldian

Uztarria | 2001-12-28 : 14:12 | Herria

Abenduaren 26tik 30era euskal presoen eskubideen alde baraualdian daude 7 herritar.

 

Azken sosak euskararentzat

Uztarria | 2001-12-28 : 14:12 | Herria

Kontseiluak abian jarri berri du dirua biltzeko plan berri bat: euroak, pezetak eta liberak euskarari plana. Azken pezetak edo liberak eta lehen euroak batzeko 100 itxulapiko jarriko dira Azpeitian.

 

Alaitz Olaizolarentzat 'Euskaltzaindia-BBK' saria

azpi | 2001-12-17 : 16:12 | Herria

Jada jakinarazi dituzte Euskaltzaindia-BBK literatur lehiaketaren emaitzak, eta antzerkian, Alaitz Olaizola izan da saritua, jadanik herriko Lakrikum taldeak taularatua duen Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin antzerki obragatik.

Izarraizko mapatxoa

Egunkariatik hartua | 2001-12-12 : 19:12 | Herria

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak, Azkoitiko Udalaren eta Otarre Atsedenlekuaren babesarekin, Izarraitz mendigunearen eskuko mapa bat atera du. Azpeitiarroi ere ondo etorriko zaigulakoan...

Emaitzak: 438 | Orriak: 1 2 3 4 ... 18 19 20 21 22