Herria

Udan gauetako autobus zerbitzuak izango dira Eibarrera

Uztarria.eus | 2002-07-03 : 11:07 | Herria

Uztailaren 5tik urtarrilaren 18a arte Azpeitia-Eibar eta Eibar-Azpeitia gauetako autobus zerbitzua izango da larunbatetan. Eta uztailaren 5etik irailaren 13a arte ostiral eta larunbatetan izango dira gauetako autobus zerbitzuak.

Bizi baldintza duinen aldeko manifestazioa izan da arratsaldean

Uztarria.com | 2002-06-19 : 20:06 | Herria

"Bizi baldintza duinak Euskal Herri Berrian" lemapean antolatu manifestazioa, arratsaldeko 19:00etan abiatu da Enparantza Nagusitik. Manifestazioa Duina, Bilgune Femenista eta Elkartzenek deitu dute.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Azpeitian dena itxita dago

Uztarria.com | 2002-06-19 : 12:06 | Herria

Azpeitiko herria geldirik da Greba Orokor egunez, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Bi sindikatuek Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen Lan Erreforma berria salatzeko lan uzte deialdi egin dute gaurko, ekainaren 19rako. Eta manifestazio bana ere antolatu dute hiriburuan, Donostian.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Larunbatetan ere EHNA bulegoa irekita izango da

Bai Euskal Herriari | 2002-06-14 : 14:06 | Herria

Ekainaren 1ean zabaldu zen Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria (EHNA) ateratzeko bulegoa, eta dagoeneko 125 pertsonak egin dute berau lortzeko tramitazioa. Orain arte, bulegoa astelehenetik ostiralera izaten zen zabalik, baina ekainaren 15etik aurrera larunbatetan (10:00-12:00) ere irekiko da.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Gipuzkoako Foru Aldundiak saihesbidearen inguruan dituen proposamenak ikusgai dira

Uztarria.com | 2002-06-13 : 20:06 | Herria

Gaur eguardian Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-631 errepidean Azpeitiko sahiesbide berria egiteko dituen bi proposamenekin erakusketa zabaldu du. Erakusketa Olazko Amaren Plazan dago lokal batean, eta bertan izango da bi hilabetez, abuztuaren 3a arte. Denbora horretan bi proposamenen inguruko iritziak bilduko dira, eta behin aztertu eta erabakia hartu ondoren proiektua idatziko da.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Ekainaren 15ean zabalduko da igerileku irekia, berrikuntzekin

Uztarria.com | 2002-06-13 : 16:06 | Herria

Datorren larunbatean zabalduko da igerileku irekia zenbait berrikuntzekin. Udala, iaz aurreikusi ziren beharrak eta hutsak konpontzen saiatu da; besteak beste, komunak egiten ari dira.

Azpeitiko noblezia liburuetan eta erakusketan ikusgai larunbataz geroztik

Uztarria.eus | 2002-06-03 : 17:06 | Herria

Larunbatean aurkeztu ziren Azpeitiko Udalak 'Nobiliario de Azpeitia: Probanzas de Nobleza e HidalguĆ­a' titulupean atera dituen bi liburuak. Liburuak aurkeztearekin batera, jatorrizko kaparetasunekin eta informazio panelekin osatutako erakusketa ireki zen Betharrametako elizan.

 

25 azpeitiarrek eskatu zuten EHNA lehen egunean

uztarria | 2002-06-03 : 17:06 | Herria

Ekainaren 1ean, eguerdian, inauguratu zen herrian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria) ateratzeko Azpeitiko bulegoa. Inaugurazio ekitaldian, bertan, 25 lagunek eskatu zuten EHNA.

 

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Auzo eta kaleak festa giroan

Uztarria.com | 2002-05-29 : 12:05 | Herria

Ekainaren hasieran Sanjuandegiko Udaberriko Jaiak eta Eliz kaleko eta Enparan kaleko Gorputz Jaiak ospatzen dira herrian. Sanjuandegikoak eta Enparan kalekoak datorren asteburuan izango dira, ekainaren 1 eta 2an. Eta Eliz Kalekoak berriz, ekainaren 8an eta 9an.

EHNA ateratzeko bulegoa Azpeitian

Bai Euskal Herriari | 2002-05-28 : 12:05 | Herria

Ekainaren 1ean, datorren larunbata, Azpeitian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria) eskatzeko eta ateratzeko bulegoa irekiko da Azpeitiko udaletxean.

Elkartasun Eguna iruditan

Uztarria.com | 2002-05-27 : 16:05 | Herria

Larunbatean ospatu zen Elkartasun Egunaren baitan hainbat ekitaldi izan ziren herrian. Hona hemen iruditan egunak eman zuena.

 

Larunbatean ospatuko da 'Elkartasun Eguna'

Uztarria.com | 2002-05-22 : 11:05 | Herria

Larunbatean, bigarren aldiz, eta Elkartasunez Presoak Herrira lemapean, egun osoko ekitaldia izango da Azpeitian.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Antxon Aldalur eta beste bost atxilotuak aske utzi dituzte

Uztarria | 2002-05-17 : 15:05 | Herria

Antxon Aldalur azpeitiarra, Virginia Arrazola, Unai Arana, Aitor Abanzabalegi, Iker Abanzabalegi eta Gorka Etxaniz asteartetik asteazkenerako gauean atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Eibarren, Hondarribian eta Deban. Atzo libre utzi zituzten, kargurik gabe.

Atzo, Kaito Telebistak zuzeneko programa berri bat egin zuen

Uztarria.com | 2002-05-17 : 13:05 | Herria

Kaito TB-tak herriko talde ezberdinekin elkarlanean egingo dituen zuzeneko programekin hil honetan hasi da. Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea izan zen atzokoan gonbidatua.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Aratz Errekan San Isidro jaiak

Uztarria.eus | 2002-05-15 : 11:05 | Herria

Gaur, San Isidro egunez, Aratz Errekako jaiei hasiera emango zaie. Goizean goiz txupinazoarekin ekin die jaiei eta 12:00etan herri meza izango da. 14:30etan herri bazkaria izango dute Aratz Errekakoek. Eta afaria ere elkarrekin egingo dute gaurkoan, 21:00etan izango baita afaria eta ondoren mami-jana. Ondoren, Andoni LarraƱaga eta Jon Ansorregi trikitilariekin dantzaldia izango da.

EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin da

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea | 2002-04-23 : 14:04 | Herria

Atzo horretarako aukera bazegoela adierazi genuen eta hala gertatu da. Batasunako bozeramaleak eskatuta,alkateak maiatzak 2ra aldatu du Euskal Nazioatasuna Aitortzeko Agiriaren (EHNA) eztabaida gai bakarra izango duen pleno berezia.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin daiteke

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea | 2002-04-22 : 23:04 | Herria

Batasunak ordu gutxi barru zehaztuko du pleno bereziarenaren data eta ordua. Batasunako udal bozeramaleak alkateari eskatu dio plenoa jende gehiago joateko moduko orduan jartzeko.

Maiatzaren 11n ospatuko da Mamu Eguna

Mamuak | 2002-04-22 : 20:04 | Herria

Maiatzak 11n ospatuko da mamu eguna Azpeitian. Gazte Lokalaren aldarrikapena kalean izango da beste behin ere.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Azpeitiarrontzako beste webgune bat 'Aurkitu.com'

Aitor Priya | 2002-04-22 : 17:04 | Herria

Azpeitiarrok badugu beste webgune bat bisitatzea merezi duena, Aurkitu.com.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Euskal Herriko Nortasun Agiria Azpeitian

Azpeitiko Batasuna | 2002-04-20 : 15:04 | Herria

Azpeitiko Batasunak herritarrei dei berezia egiten die datorren asteazkeneko ezohiko plenora Sindikatu Zaharrera azal daitezen.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 438 | Orriak: 1 2 3 4 ... 16 17 18 19 20 21 22